Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

detaile 1 iz xehetasuna, zehaztasuna. ik ñabardura.

Eztabaida, umeak, aiztoa, bare zulatua, odola, arrastoak eskaileran, erantzunik gabeko tinbre hotsak, jatetxeko aulkia, sukaldeko zapiak, bidean galdu zen etxeko zapatila... badago detaile gehiago eskatzerik? Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 53. orr.

Liluratu egiten zara luxua eta grazia den detaile horrekin. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 122. orr.

Aurpegia da, ordea, argazkiko detailerik onena. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 81. orr.

Ez dizkidazu detaile asko kontatu, baina alderdi polit hori ez dut hain garbi ikusi. Josu Landa   «Odolbildua» - 113. orr.

Ergel ez besteak, mundu honetan detaileak eta ñabardurak jokatzen duten paper handiaz jabetzen ez direnok! Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 186. orr.

Zorrotz begiratutako trenak nobelak ere kutsu autobiografikoa du zenbait detailetan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 9. orr.

Pintoreak errealitatearen detaileak baino ezin ditu irudikatu, zati ñimiño eta berez hutsalak. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 52. orr.

Beti inguruetara begira ibiltzen naiz, guztia behatzen, detaileak jasotzen. Berria - Kultura   2004-05-26

Detailetik osotasun bat lortu nahi du. Berria - Kultura   2004-05-04

Detailetik abiatuta, mundu bat sortzen du. Berria - Kultura   2004-04-30

Ederki daki detaile partikularretik orokorrera pasatzen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 60. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Detaile txikietan joaten zaie bizitza gerra pasatakoei. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 21. orr.

Derbia detaile txikiek erabakiko dutela adierazi zuen. Berria - Kirola   2004-11-19

Heriotzaren eszenatokian detaile txikienak erabakigarri bihurtzen dira. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 33. orr.

Virgiliorenak dira nekazari zoriontsuei egindako gorazarreak, Virgiliorengandik ikasiak detaile xumeenek duten garrantziari buruzkoak. Berria - Kultura   2004-02-01

Urte hartako apirilean atzera bota zuen epaileak boskimanoek jarritako salaketa, detaile tekniko baten faltan Survivalen arabera. Berria - Gaiak   2004-06-04

Horregatik ematen zaigu mozkortu arterainoko informazioa: infogramak, aurpegiak, izenak, detailerik morbosoenak... Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 189. orr.

Dagoeneko dena dago prest: gai jartzaileak, epaileak eta bestelako detaileak. Berria - Harian   2005-09-13

3 adeitasun seinalea.

Eskertu nion detailea. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 184. orr.

Zainduko ditugu detaileak, eta malbak, etorkizunean, Hiru edo Lau milagarren urtean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 78. orr.

Bitarte horretan guztian, hitz bat ere ez niri, ezta begiradarik ere; lanerako amorru hark niri zerbait esatetik edo nirekin detaileren bat izatetik libratuko balu bezala. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 53. orr.

Detaile horrek txoratzen ninduen. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 82. orr.

Detaileak markatzen du diferentzia, ez maite dugunarengandik espero dezakegunak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 50. orr.

Detaile bat bere aldetik.   - 77. orr.

Ez zuen horrelako detailerik espero, eta luze eskertu zion opari-egileari. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 53. orr.

Ez badiozu deus erregalatzen, detaile emeak batere estimatzen ez dituzun astazakila zu. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 192. orr.

Oso detaile polita izan da... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 275. orr.

Halako leku dotoretara pittin bat berandu iristea dotoreziaz ukituriko detaile bitxia zela. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Zakurtxoa da Ainhoa Artetak duen diba detaile bakarra, gainerantzean ez du eszentrizitate berezirik. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 130. orr.

Lurdesek lanaren erosoa azpimarratzen zidan, eta eguraldi detailearen balioa eta jendearen aldetiko estimu posiblea. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

detaile asko (3); detaile bat (7); detaile guztiak (5); detaile hori (5); detaile horiek (4); detaile polita (5); detaile txiki (3); detaile txikietan (3); eta detaile (4); oso detaile (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus