Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

determinista iz determinismoarena, determinismoari dagokiona.

"Kausalitateak", berriz, lege naturalen bat inplikatzen du eta, horren arabera, kausa eta efektua modu deterministan lotzen ditugu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 193. orr.

Mundua ez da determinista, ez dago ziurtasun osoz esaterik kausa batek zer-nolako efektua izango duen. Berria - Harian   2005-02-11

"Askatasuna" gogoaren ezaugarri ukaezina da, alegia, ez dago lege zurrun eta deterministarik gogo-egoerak aurreikusi eta azalduko dituenik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 193. orr.

Nekez uka daiteke, ordea, arazoari irtenbidea eman nahi bazaio, gutxi laguntzen dutela hurbilketa edo hausnarketa deterministek eta partzialek. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 299. orr.

Agustin ez da, greziarrak bezala, fatalista, ez eta determinista ere; Historiaren ikuspen probidentzialista defenditzen du. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 28. orr.

Arazoa da [...] gaitzaren analisiari ekiteko hartu den tresneria intelektualak berak -positibista izan gura baita- nahitaez gure ibilaldia kalezaku determinista batera ez al duen kondenatzen. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus