Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dardarkari 1 izond/iz ahotsez mintzatuz, mihiaren dardaratzearen bidez gauzatzen dena.

Artikulazio dardarkaria: mihia urrutiago ezartzen da sabaitik l-a egiten denean baino, baina dardaratu egiten da kolpe kopuru aldakor batez. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 76. orr.

Dardarkariak dardarkari izateko, nahikoa da ixte lasterraren errepikapen bat, baina gehiago ere izan daitezke.   - 63. orr.

Frantsesezko dardarkaria, "r" idazten dena alegia, ubularra da.   - 28. orr.

Era berean, dardarkari bakuna fonologiatik bakarrik uler daitekeen izena da.   - 63. orr.

Terminologia horretan, benetako dardarkaria dardarkari anizkuna deitzen da.   - 146. orr.

Dardarkari ezpainkariak Afrikako hizkuntza zenbaitetan ohiko dira   - 63. orr.

· 2 izond dararatzen dena.

Harresien erlaitzetan jarritako zuzien argi dardarkariak argitzen zuen hura. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 221. orr.

Kandelaren argitasun dardarkari geroago eta ahulagoak triste end giroa sakontzen du. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 414. orr.

Gero klarinaren nota dardarkaria entzun zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 43. orr.

Farolaren argi dardarkari eta hil-hurrenkaria. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 273. orr.

Erritmoen apoteosia jazzaren oihartzuna, arina, dardarkaria eta koloretsua. Berria - Kultura   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dardarkariaren eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus