Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inorgabe izond tokiez edo eremuez mintzatuz, inor ez dagoena.

Gurinaren pabiloian eta hegaztienean, saltoki txiki burdin-hesituak ageri ziren lerro-lerro, eta erdiko kale inorgabeak luze hedatzen ziren gas argiontzien ilaren azpian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 42. orr.

Esnatzen zara, eta berriro dakusazu aurrean estepa inorgabea, etxerik gabeko eremu zabala, dena berdina eta laua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 323. orr.

Konturatu gabe aspaldi zegoela kotxean eseririk, kotxea aspaldi irten zela bidera eta ordurako zelai inorgabeak besterik ez zeukala aurrean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 118. orr.

Zu, ordea, zabala zara, inorgabea, berdina; atzemangaitzak dira zure hiri zapalak eremu lau horretan, puntuak edo orbantxoak dirudite zabaldiaren erdian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 321. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus