Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inortxo izord adkor inor. (ezezko testuinguruetan)

Hain dirudizu ninia eta errukarria, inortxo ez baitzaizu ausartzen errieta ematera, bihozgabe. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 183. orr.

Eta, halaber, ez zuen inortxo ere maite. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 196. orr.

Ez zaio etorriko inortxo ere laguntzera. Elizen arteko biblia   Dn 11,45

Inortxo ere ez da agertu ikusi zuenik, egun horretan, amaren etxea utzi zuenez geroztik... Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 138. orr.

Inortxok ez dio txakur txikirik emango. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 173. orr.

Ez zuen inortxok erantzun baina norbait behar zuen han barruan, sua piztuta aldegin ez baldin bazuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 31. orr.

Bere gisara hizketan hasi da eta inortxok ere ezin izan dio fitsik ere ulertu. segituan joango naiz, bakar-bakarrik, inortxok ere agindu gabe. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 240. orr.

Han inortxok ere ez gaitu ikusiko. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 263. orr.

Eta banekien, era berean, munduan inortxok, ezta Nunuk ere, ezingo zidala lagundu. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 12. orr.

Baina gaur inortxori ere ez zaio bururatu kexuka hastea. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 124. orr.

Bera bizi zen bitartean inortxori ez esateko agindu zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 975. orr.

Negozioaren ardura bere-berea izaki, ez zuen inortxoren laguntzarik izaten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 90. orr.

Konturatu nintzen, konturatu nintzenez, beste inortxorekin ezin izan zenuela hitz egin. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 35. orr.

Eta denbora guztian bakarrik ibiltzen ikusi dut, inortxorekin elkartu gabe. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus