Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inozokeria 1 iz inozotasun gaitzesgarria.

Bertute naturalarena beti izango litzateke gardena eta nabarmena, baldin eta gizonen inozokeria eta grinek ilunduko ez balute. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 25. orr.

Zenbaitetan lotsagarri ere utzi izan zuten haren inozokeria eta esperientzia falta zela-eta. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 133. orr.

Zehaztasun falta honek iraunarazi eta handitu egingo ditu nagikeria eta inozokeria. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 109. orr.

2 inozoari dagokion egintza.

Inozokeria litzateke besterik pentsatzea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 13. orr.

Inozokeria galanta litzateke haize erroten kontra borrokan egitea... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 229. orr.

Hara, Pavlusha, ikasi, zintzoa izan eta ez egin inozokeriarik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 328. orr.

Diru gehiago izanez gero, inozokeria gehiago egingo zituen beharbada. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 409. orr.

Inozokeria bat egin nuen, aitortzen dut. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 59. orr.

Beldur ziren inozokeriak esateko. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 90. orr.

Hainbeste inozokeria idazteko aukera. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 205. orr.

Etsipenari aurre eginda, inozokeria guztiak alde batera uzten saiatu zara. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 187. orr.

Ezin da sinetsi nolako inozokerietan eror gaitezkeen arrazoiaren zuzia bazterrean utzita argudiatzen saiatzen garenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 251. orr.

Beti inozokerietan! Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 40. orr.

Burtsan, ordea, ez zen atzo inozokerietarako betarik. Berria - Ekonomia   2004-12-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus