Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

tornu2 1 iz egoera; txanda, aukera; bira, aldaketa.

Abiatu da enkontru ustekabekoaren xerka, lehengo tornura itzulita. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 209. orr.

Denbora poxi bat oraino behar gauzak beren usaiako tornurat jin aintzin. Herria   2004-03-04

Huraxe zuela, une hartan, doluaren sendabiderik eskuragarriena, esperantza moldatzeko zeukan tornu bakarra. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 196. orr.

Bi urtez hola segitu zuen urketariak beti pegar bat et'erdi ur eremaiten zuela tornu bakotx. Herria   2003-05-15

Hori nahi dute egileek, eta hori da nik ere gogoan dudana, euskarak behar duen tornua izan dezan unibertsitate guztietan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 12. orr.

Hola, euskara modernizatu genuen, gaurkotu, oraingotu, eguneratu, Etxeparek eskatzen zuen tornuia bera ere, tornua, hortxe-hortxe, ia-ia eman genion denen artean. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 25. orr.

Saltzeko Eskaintza Publikorik (SEP) apenas izan den arren, burtsak dirutza mugitu du eta aurrezki aukera moduan behar duen tornuia, dizdira, izan du. Berria - Ekonomia   2004-01-02

Igande arte, Baionan, Harrasietako erromeria handia, jan-tornu, soinu eta beste. Herria   2005-07-14

Haurraren hazteagatik, sos poxi bat amari emateko, bosgarren estai trixte honetan nago, ahal bezain arranda ttipia pagatuz eta jan-tornu gisa ez dut ardurenean ogitarteko txar bat baizik hartzen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 124. orr.

Anaiaren neska gurekin zegoenetik egun bakar batean ere ez nintzen afaltzera etxeratu, eta ez nuen nabarmendu nahi nire ohiturei halako tornua emanez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 249. orr.

2 zama.

Kamiun bat zeiharka joan da eta karreatzen zuen burdinki zahar tornu guzia lurrerat joan zaio. Herria   2005-09-01

Barkuetan bazen zernahi arrantzale, eta arrainak hartzen zituzten, bistan da, bainan ez zuten orain bezalako tornurik ekartzen ahal. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 150. orr.

Oraiko sareekin alimaleko tornuak ekar ditazke aldian. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 150. orr.

Joan den aste hortan, pelajikoak deitzen dituzten sarekin dabiltzan barkuek antxua tornu gaitzak ekarri dituzte Donibane-Ziburuko porturat. Herria   2004-06-10

Atun tornu ederrak ekarri dira eta prezio onean saldu, bereziki uztailean. Herria   2002-09-12

Gisa batez ainitz da, bestetik ez hainbeste, hain zen handia hondatu untziaren petrolaki tornua! Herria   2003-01-28

3 kontrabandozko zama.

Biriatun, guardek geldi-arazi dute kamiun bat Holandarat ari zena liranja tornu batekin. Herria   2003-03-17

Barnean, hogoi mila boteila Whisky eta holako edari tornuarentzat paper xuxenik ez. Herria   2001-02-22

Autoaren barnean bazen haxix tornu pollita, artoski gordea. Herria   2003-02-27

Biriatun guardek miatu dute kamiun bat eta barnean atxeman gaitzeko droga tornua, haxix hortarik, orotarat 1524 kilo. Herria   2003-01-14

Berriz ere droga tornu ederra sesitua izan da Biriatuko mugan: 18 kilo heroina delako droga bortitzetik. Herria   2004-12-02

Tornua Lesakarako zen, eta han karlistek jasoko zuten. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 88. orr.

4 tornu joko zorizko jokoa.

Tornu jokoak direla-eta, nahiz gain gainetik debekatuak izan5, zilegi dira bizkitartean aipatu delako neurrian egiten baldin badira, zeren eta orduan baztertzen baita haien debekatzeko arrazoi guztia, 9. artikuluan lehenago erranaren arabera eta tornu jokoez idatzi 1. bereizketan frogatu bezala eta hori baita Kristau mundu guztiak egin ohi duena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antxua tornu (4); droga tornu (4); haxix tornu (4); jan tornu (3)

tornu ederra (5); tornu pollita (3); tornu pollitak ekarri (4)

gaitzeko droga tornua (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus