Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inperialismo 1 iz beste estatuak politikan edo ekonomian bere mendera ekarri nahi dituen estatuaren politika.

Inperialismo kulturala edo mestizajea. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 50. orr.

Inperialismo ustiatzailearen ikuspegia, sinpleki eta inongo ñabardura eta zalantzarik gabe azaldutakoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 298. orr.

Ea Hong Kong eta Shanghai hazkunde-puntuak izango ziren Txinan britainiar inperialismoarentzat, Bonbay eta Kalkuta Indian izan ziren bezala. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 212. orr.

Ordena teknoglobalitarioaren inperiorik gabeko inperialismoa arakatzen du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 99. orr.

Espresionismoaren inperialismo honek gerra ondoren jo zuen agian gailurra. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 273. orr.

Palestinarrek sionismoaren eta inperialismoaren kontra zeramaten borroka. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 75. orr.

Inperialismoari aurre egiteko bide egokiena. Berria - Mundua   2006-05-05

Kapitalismoak ezinbestean dakarrela inperialismoa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 16. orr.

Inperialismoaren bihotza den hiri honetan. Berria - Mundua   2004-10-19

2 (hitz elkartuetan)

Nazio eta inperialismo arazoak. Txillardegi   «Labartzari agur» - 185. orr.

· Alemaniaren eta Frantziaren energia inperialismoari aurre egin behar diote besteek. Berria - Mundua   2006-03-25

Honela Pireneren hilobia, orduz gero, halaber izango da hizkuntz inperialismoen hilobia ere. Berria - Kultura   2004-06-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inperialismoaren aurka (3); inperialismoaren aurkako (3); inperialismoaren kontra (6); inperialismoaren kontrako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus