Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dialektiko 1 izond dialektikarena, dialektikari dagokiona.

Eskola dialektiko zaharren jolasen artean zegoen galdekizun hau ere: bola bat zulo batetik ezin bada pasa, zer esan behar da, bola handiegia dela edo zuloa txikiegia dela? Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 189. orr.

Baina borroka dialektiko batean ari ginenez, zalantza hori aitortu beharrean, beste galdera batekin jo nuen erasora: [...]. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 243. orr.

Nire erantzunaren zain jarraitzen zuen besteak, kopa ahora astiro eramanez, lehia dialektikoa irabazi zuelakoan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 39. orr.

Kritika dialektiko eta komunikatibo bikainak daude, esan gabe doa, eta eleberri dialektiko apartak: Lisboaren setioaren historia. Nia ez da elementu estatikoa, elementu dialektikoa baizik. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 173. orr.

Txillardegi egundo ez da dialektikoa izan, ezta komunikatiboa ere, baizik humanista tragiko bat. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 173. orr.

Bordaren metodoa ez da dialektikoa, baizik mistiko ezkertiarra. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 36. orr.

Bi atal nagusietan zatituko dugu Dialektika: lehenak, arrazoimen hutsaren adigai transzendenteez, bigarrenak, arrazoimen hutsaren arrazomen-inferentzia transzendente eta dialektikoez jardungo du. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 143. orr.

Antinomia konponezinetan korapilaturik amaitzen du, "begitazio metafisikoen" kontraesan dialektikoetan bere buruari kontraesanez, pasatua duelako bere ahal eta baliabideen esparrua. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 83. orr.

Beti aitzakia bera ipintzen zion genetikari: materialismo dialektikoarekin bateraezina izatea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 45. orr.

Hori da materialismo dialektikoaren apaiz berriek diotena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 50. orr.

Ateraldiekin lotu beharra dago inolaz ere bertsolarien gaitasun dialektikoa. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 206. orr.

Irudikapenezko arteak izadia imitatzen du, eta imitazio horrek plazerra ematen digu: baina, alderantziz, eta ia modu dialektikoan, arteak eragina du "izadian", edo izadia ikusteko dugun moduan, gutxienez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 80. orr.

2 iz

Dialektiko zorrotza bada ere, aurkezten du tesia, aurkezten du antitesia, baina nekatuegi gelditzen da sintesiraino iristeko, edo ahantzi egiten zaio. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 117. orr.

Platonek jadanik kritikatu zuen Eleatar Zenon dialektiko sotila bera sofista gaiztotzat joz. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 192. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Tradizio marxistaren ikuspegi dialektiko-estrukturalean oinarrituriko bulgarizazioan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 296. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inferentzia dialektiko (5); inferentzia dialektikoen (3); itxura dialektiko (4); itxura dialektikoaren (4); materialismo dialektikoaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus