Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diametro iz lerro zuzena, zirkunferentzia edo esfera baten zentrotik igaroz haren bi puntu batzen dituena.

Zirkuluak bere baitan hartzen duen zuzenkirik luzeena da diametroa, luzera osoan zeharkatzen baitu zirkulua.   - 39. orr.

Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen. Elizen arteko biblia   1 Erg 7,38

Begia globo bat da, ia esferikoa, bi zentimetro eta erdi inguruko diametroa duena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 20. orr.

Hire aitak diametroa kalkulatu zian, gutxi gorabehera, eta pi 3,14 eta gainerako guztiarekin egin zian kalkulua. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 37. orr.

Xafla horiek elkargainka antolaturik daude, erdian zirkulu formako irekidura bat uzteko moduan, irekidura horren diametroa doitu ahal izateko objektiboaren tutuan kokaturiko uztai baten bidez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 89. orr.

Kolomarteak handitzen joaten diren neurrian, fustearen diametroa ere neurri berean handitu beharko da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1610. orr.

Ardatz biribilaren diametroa gakoak duen neurrikoa izango da, baina larakoek 1/16 gutxiago izango dute. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5070. orr.

Hodi ñimiño batzuk dira osteonak, 15 mm luze eta 0,25 mm zabal diametroan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 19. orr.


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus