Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inpotentzia 1 iz ezintasuna.

Estatuak bere errepresio-indarraren azalpen nagusia egiten duelakoan, inpotentzia besterik ez du azaltzen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 51. orr.

Jainkoaren inpotentzia jendearen sufrimenduari buruz, egite kreatzailearen ondorio bat da. ahots propioak, eztabaidak eta gure juja ahalmenak, indarrik ez balute bezala, erabateko inpotentzian barna amildu ziren. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 21. orr.

Eta Kako-oker itsasontziaren bizkarrean, inpotentziaz betetako ezpata-kolpeak botaz. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 194. orr.

Kako-oker dohakabea, inpotentziak jota eta izerditan, aurrerantz erori zen, moztutako lore baten antzera. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 177. orr.

Hurbileko norbaitek betiko alde egiten digunean ezinmina sentitzen dugunean bezala, inpotentziaren mina sentitzen dugunean bezala. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 236. orr.

2 sexu ezintasuna.

Isabel II.aren negela eta amorru erotikoa; haren senarraren inpotentzia. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 118. orr.

Internet bidez saltzen diren inpotentziaren kontrako zenbait botika arriskutsuak direla. Berria - Gaiak   2004-11-03

Albo ondorioak: orain arte inoiz ez du gernu inkontinentziarik eta inpotentziarik eragin. Berria - Gaiak   2004-11-21

3 (hitz elkartuetan)

Senarra, aldiz, inpotentzia arazo gaindiezinak alegatuz, berriro itzuli zen muino bakartu hartara. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 8. orr.

Halako kasuetan inpotentzia sentsazioa sortzen da. Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Paueko prefetak erraten duenean ez duela euskal departamendurik aipatu nahi, ez eta ere euskal presoen hurbiltzerik Espainiari begira, inpotentzia aitorpen bat egiten du. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus