Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aja 1 interj

-Aja -baieztatu zidan harro-harro.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 208. orr.

-Aja! -oihu egin zuen, Harry, Ron eta Hermione ikustean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

2 iji-aja iz barrea.

Eta iji-ajaka Gorputz Heziketa hartu nuen joan den urtean, iji-aja etenik gabea.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

3 iji-ajaka

Baina, tira, nik ezin ditut bizitzako arazo guztiak ganbaran jaso eta gorde; zenbait gauza iji-ajaka burla-airez hartu beharra dago, beste gainerakoan zeharo lelotuko nintzateke.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Eta iji-ajaka Gorputz Heziketa hartu nuen joan den urtean, iji-aja etenik gabea.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

4 iji eta aja

Irri karkailak ez dira atertzen, eta mutikoak astoak bezain tematsuki segi berean, komandantearen ahots amorratua aditu den arte: Ez bara hor iji eta aja ergelen moldean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 22. orr.

Bertan edukitzen zuen tartetxo batez, sabaiari lotuta, iji eta aja.     «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

Baina gero, lanetik ateratzean, seiak aldera irteten gintunan gu garai hartan, urte sasoi hartan ilundu gabe zegonan artean, eta hara non ikusten dugun italianoa bestaldeko espaloian, nire zain nonbait, niregana etorri baitzen kaminoa pasatuz, eta nirekin batera ateratako beste neskak iji eta aja, barre algaraka elkarri ukondoarekin joka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.

Marra urdindun txabusina hori bat zuen jantzita, eta sofa gainean etzanda, neska beltzaran batekin ari zen iji eta aja.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Eta hirugarren urtez, salmenta eroari zalaparta alaiari festa usainari ezinbesteko sozializazioari iji eta aja eta egongo gara aupa aspaldiko, hortzez gainezka egiten duten irribarreen zurrunbiloari balazta jarri dion gauza bakarra izan da esaldi hau.  Berria - Kultura   2004-12-11

Honi txiri eta hari txiri, abilki pasatu zen zomorrotegi baten gisako mundu ñimiño haren artetik, Dublingo noblezia zaharra iji eta aja ibili zen jauretxe soil espektralen itzalean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 103. orr.

Iji eta aja azaldu ez zitzaigun ba.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Lanak izan genituen barre bihurriei eusten, zeren batak mutur serioa berreskuratu orduko, han hasten baitzen bestea iji eta aja.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Atea itxi eta eskaileretan behera eraman ninduen presaka, iji eta aja ugariren artean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus