Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ideologizatu, ideologiza, ideologizatzen 1 du ad ideologiaz hornitu.

Proiektuak kultura «ideologizatzen» du, Fernando Maura PPko ordezkariaren ustez, eta baditu «izaera autoritarioa duten politikak». Berria - Kultura   2004-11-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Euskal sistemak kolera eta herra hori garraiatzen du, literaturaren, eskolaren (Estatuek egiten duten maneran, biktimen aldeko historia ideologizatua irakasten da) eta oro har, kulturaren bidez (jo ta ke irabazi arte). Itxaro Borda   «Hiruko» - 91. orr.

Latinoamerikako antzerkia oso ideologizatua egon da, eta orain aniztasuna ezaugarri funtsezkoa da, baina kezkak dituen antzerkia eta bizitzaren inguruko gogoeta etikoa ahaztu gabe. Berria - Kultura   2006-03-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus