Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dibisa1 1 iz atzerriko dirua; estatuko banku nagusiak ateratako dirua beste diruekiko.

Zenbait salgaik, dibisak edota ondasun higiezinen merkatuek, kasu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 224. orr.

Urrearen ordez, dolarra edo beste dibisa indartsuren bat ipinita. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 96. orr.

Ostiralean inoizko balio handiena hartu zuen euroak AEBetako diruarekiko, eta aste honetan 1,35 dolarreko muga gaindituko duela espero dute adituek; urriaren erdialdetik hona %10 garestitu da EBko dibisa. Berria - Ekonomia   2004-12-07

Espekulatzaileek ahal duten azkarrena ateratzen baitituzte irabaziak, aldez aurretik erositako dibisak garesti salduz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Truke-tasa izenekoak definitu behar dira (atzerriko dibisa bakoitzeko bertako zenbat diru unitate ordaindu behar den). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 37. orr.

Dibisak zor izateak bere ekoizpen-egitura munduko merkatuko premietara egokitzera behartzen du herrialde mailegu-hartzailea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 112. orr.

Eta gero ere baditugu, hori dibisaz ordainduz, Hego Afrikako arnoak. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 209. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Truke-tasak, eskuarki, egunero finkatzen dira nazioarteko dibisa merkatuetan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 37. orr.

Beste herrialdeetako dibisa erreserbak salduz. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 38. orr.

Tobin-ek duela hogei urte baino gehiago munduan zehar egiten diren dibisa trukeak zamatuko lituzkeen zerga bat ezartzea proposatu zuen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 238. orr.

Frankfurteko dibisa azokan. Berria - Ekonomia   2004-01-09

Atzerriko finantza fluxuek inbertsio, turismo, nikel esportazio eta dibisa bidalketak eta deszentralizazio neurriek eragin zuzenak izan zituzten ekonomiaren suspertzean. Berria - Mundua   2004-12-15

Dibisa-eskasiari eta inbertsio lokalaren beherakada izugarriari aurre egin behar zioten gobernuen jarrera. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 111. orr.

[Kotoigintza] herrialdeko dibisa-iturri nagusia bihurtuko zen hamarraldi batzuetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 52. orr.

3 goiburua.

Austriae Est Inperare Orbi Universo: bost bokalen perfekzioa biltzen da inperio austrohungariarraren dibisan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibisa merkatuen (3); dibisa merkatuetan (8); dibisen merkatuan (4); eta dibisa (3); frankfurteko dibisa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus