Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dasta (Egungo testuen corpusean 22 agerraldi; orobat jasta Egungo testuen corpusean 9 agerraldi) 1 iz gauza baten zaporea, dastamenaren bidez sumatzen dena. ik gustu 2.

Ardoak mahatsaren dasta dauka. Berria - Kultura   2004-12-26

Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 144. orr.

Hogei zentimetro luzeko patatak, dasta melenga ustel antzekoa dutenak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 109. orr.

Animalia eta landare gaiek, su bizitan errerik, izaten duten usain eta dasta. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 199. orr.

Oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora, Prousti magdalenaren dastak ekartzen zizkion oihartzunen antzera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 48. orr.

Odolak sudurretik beheiti egiten zidan, ordea, eta haren dasta gaziak mingaina trabatzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 116. orr.

Zigarro bat piztu eta gozamenez sentitu nuen lehendabiziko kealdiaren dasta garratza. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 102. orr.

Denborarekin pilatutako hautsa erortzen zen paperetik, eta itsasoko dasta gaziekin nahasten zen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 20. orr.

Oraindik gogoan dut Marisaren ahoko dasta; oroitze hutsak listua sortzen dit mingainaren inguruan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 76. orr.

2 irud/hed

Mementoko, kantu bakarreko diskatxo bat dugu eskuratua, jasta gisa, "Minuette Pop" kantuarekin: [...]. Herria   2005-03-24

Haren ezpainen berotasuna belarrian, haren ile kizkur solte bat nire kopetan kilima eginez, eta eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 31. orr.

Dena dardara eta zapore nintzen, ni neu osorik gozamen, eztitasun, estasi..., ez dakit; eta ahoko dasta hura, amodioaren dasta, zirrara erotikoaren dasta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahatsaren udazken-dasta udazkenean, eta mahaspasaren negu-dasta neguan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 51. orr.

Halatan, memoriak SOS deiak bidaltzen zizkidan, begi-dasta bakoitza azken aukerakoa bailitzan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 177. orr.

4 dastatzea.

Baionako Gau eskolak ere bere aldetik animazio bat antolatzen du: txistor jasta, hitzordua ebiakoitz honetan, 7etarik goiti Baionako merkatuan. Herria   2002-12-19

Arrapitz sareko elkarteak eta Idoki markako ekoizkinak proposatuak izanen dira, karakoil dastarekin batera. Herria   2002-10-10

21:00etan Oiherkoren trajeria ikusgarriaren aitzin dasta bat emanen du Zuberoako artisten Hebentik kolektiboak. Berria - Kultura   2006-03-30

Zenbait behar ditugu lerrokatu, jasta bederen ukan dezan irakurleak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 52. orr.

Graxik ere, zorigaitzez, ukan zuen alemanen salda hartarik jasta. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 53. orr.

Afrikako eta Euskal Herriko ohituren jasta emana izan zaie. Herria   2003-09-25


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoko dasta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus