Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mekanografiatu, mekanografia(tu), mekanografiatzen 1 du ad idazmakinaz idatzi.

Hark, idazmakina aurrean duela, itzulita eta zuzenduta dauden testuak mekanografiatzen dihardu. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 119. orr.

Sekula argituko ez ziren salaketak mekanografiatzen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 44. orr.

Martxa hartan ez zituela sekula eskutitzak postaren garairako mekanografiatuko. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 131. orr.

Gutunen batzuk idazmakinaz mekanografiatu nahi bazituen, [...]. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 41. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bulegoaren oroitzapen etsigarria, haren usaina, idazmakinen hotsa, hamaika aldiz errepikatutako esaldiak, aurpegiak, orri mekanografiatuak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 501. orr.

Geroago, gauez irtetean, Elseren ohar mekanografiatua aurkitu zuen tapizaren gainean, eta amorrua sentitu zuen lotsarekin batera. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 172. orr.

Letra mekanografiatuak garunera amiltzen zaizkizun balak dira. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 111. orr.

Alegiazko toki mekanografiatu batean. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

letra mekanografiatuak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus