Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diferentzial 1 izond diferentziari dagokiona. ik bereizgarri.

Diskurtsu diferentziala sortu behar dugu, kontura daitezen herri honetan zerbait gertatzen ari dela Berria - Mundua   2004-09-12

2 matematikan, ekuazioez mintzatuz, deribatuak dituena.

Leibnizek eta Newtonek mendearen hasieran plazaraturiko problemen askabideak urrats handiak egin zituen: koadraturak, ekuazio diferentzialen integrazioa.   - 88. orr.

Kalkulu diferentzialean, Euler-en metodoa, ekuazio diferentzialei dagokiona.   - 393. orr.

3 irud/hed

bera ez da "doxologia" bat; baizik eta diskurtsoaren modalitateen azterketa diferentziala. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 159. orr.

"Gogo diferentziala" agertu zen bezalaxe sortu zen "begirada integrala".   - 364. orr.

4 iz bi kopururen konparazioaren emaitza den kopurua.

Hori da irabazi eta gastuen arteko diferentziala. Berria - Kirola   2004-03-13

1987ko lehen seihilekotik aurrera, argi zegoen egin nahi zen eskariaren diferentzialaren aldaketa ez zegoela abian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 169. orr.

Finantza-inbertitzaileek Estatu Batuetako interes-tasen diferentzialari buruz egindako arbitrajeen eragina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 133. orr.

Paradoxa ematen badu ere, hutsa izan zen aldi horretan Japoniaren eta G7ko bere kideen arteko eskari-diferentziala. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 158. orr.

Estatu Batuen eta haien kideen artean barne-eskariaren hazkunde-diferentzialean egin beharreko aldaketa, munduko hazkundeak haren eraginik jasan gabe egin zitekeen era horretan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 169. orr.

Hollis Chenery-k 1966an aurkeztu zuen "bi diferentzialen" ereduak 1981 azpimarratzen duenez, ez da barne-aurrezkiaren falta kanpoko finantzaketara jotzea esplikatzen duen arrazoi bakarra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 113. orr.

Urtero hiru hilerako euriborraren gainetik %2,5eko diferentziala lortzea helburu dute, errentagarritasuna bermatu ezin den arren. Berria - Ekonomia   2006-01-19

5 kalkulu diferentzial kalkulu infinitesimalaren zatia, deribatuen kalkuluaz aritzen dena.

Kalkulu infinitesimala (kalkulu diferentziala, kalkulu integrala).   - 87. orr.

Kalkulu diferentzialaren eta kalkulu integralaren aitzindaria izan zen, Leibniz eta Newton baino urte batzuk lehenago.   - 344. orr.

Kalkulu diferentzialean, Euler-en metodoa, ekuazio diferentzialei dagokiona.   - 393. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kalkulu diferentziala (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus