Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

difteria 1 iz eztarriko eritasun infekziosoa, sukarra eta arnasa hartzeko eragozpena ekartzen duena.

Roser ikerlariaren taldeak [...] difteria, tetanos, kukutxeztula, meningitis mota bat eta B hepatitis gaixotasunen aurkako konbinazioa sortuko dute. Berria - Gaiak   2004-10-20

Sukarrak ez zuen amore ematen, difteria zen. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 33. orr.

Degterevskin bakarrik bost ume daude difteriak jota. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 191. orr.

Taibelek seme bat eta bi alaba eman zizkion senarrari, baina txikitan hil ziren hirurak: kukutxeztulaz bat, elgorriaz bestea, eta difteriaz hirugarrena. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 17. orr.

Bepen etxean difteria dute, eta sei astetan ezin du gurekin harremanik izan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 158. orr.

Txikitan hil zen, difteriak jota. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 184. orr.

Difteriaren gaixotasuna inokulatzea erabaki zuten denen artean. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Botika berriak tetanosa, faringe-difteria, kukurruku-eztula eta polioari aurre egiteko balio du. Berria - Gaiak   2004-08-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus