Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

instalazio [450 agerraldi, 31 liburu eta 243 artikulutan] 1 iz instalatze lanean erabiltzen diren elementuen multzoa. ik instalakuntza; muntadura.

Argitekariak instalazioa jartzen; beste lankide batzuk barra egokitzen. Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Instalazioak egokiak dira, eta zerbitzu ona ematen dute. Berria - Harian   2005-01-27

Mundu osotik etortzen dira hegazkinak Calgaryra lan berezi eta mantenimendurako; bertako instalazioak [...] Ipar Ameriketako onenetakoak dira. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 117. orr.

Gasari hezetasuna kentzeko, instalazio batetik pasarazten dute, aurrena gasa hoztuz eta gero berotuz. Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Japoniarren instalazioen bonbardatzera. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 118. orr.

3.300 arma kimiko eta hainbat instalazio suntsitzeari ekin diote. Berria - Mundua   2004-02-28

Instalazioan, 180 ardi eta 15 behi nitian. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 149. orr.

Hornidura elektrikoa: eguzki panelen 23 instalazio. Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Instalazio nuklearrek inguruetan bizi diren pertsonen osasunean dituzten ondorioak aztertzeko. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Moldaketa-hareak tratatzeko beste instalazio bat egin beharko dute. Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Zaborra tratatzeko instalazio bat jartzeko lur sailak. Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Instalazioak, tresneria eta prozesuak kontrolatzeko. Berria - Ekonomia   2004-10-20

Instalazioetan eraberritze lanak egiteko. Berria - Kultura   2006-02-02

Eibarren, enpresaren instalazioetan. Berria - Kultura   2006-05-10

Beharginei egotzi zien «pertsonen eta instalazioen kontra» indarkeria erabiltzea. Berria - Ekonomia   2004-02-06

2 (artearen alorrean)

Ikuspen eskotopikoa oso gutxitan gertatzen da irudiei dagokienean, eta hala nahita gertatzen da gertatzen denean ere: "instalazio" artistiko batzuetan, esate baterako. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 26. orr.

Telebista-pantaila sail bat erakusten duen Nam June Paik-en instalazio bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 155. orr.

Duchampen instalazio surrealista bat. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 16. orr.

Berak instalazioa egin du erakusketan, usaimenarekin jokatzeko. Berria - Kultura   2004-05-12

Gonzalo Etxeberria-ren instalazioak salatzen du lurra karioegi dela... Herria   2004-08-12

Hirurehun lagunekin egingo du Tunickek Kursaaleko instalazioa. Berria - Kultura   2006-04-21

2005eko apirila arte egongo da instalazioa Bilbon. Berria - Kultura   2004-08-11

Azken urteotan eginiko koadro eta eskulturekin instalazioa paratu du Suzy Gomez artista mallorcarrak Nafarroako Museoan. Berria - Kultura   2004-12-08

Instalazioak Eugenie elizpean jarriko dituzte. Berria - Kultura   2004-01-22

3 kokatzea.

Martxoaren 18 an, lurraren problematikaz eta gazteen instalazioaz. Herria   2004-03-11

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oihalez estaliko zituzten apalak, instalazio-lanek sortutako hautsetik babesteko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 416. orr.

Instalazio proiektua asmatzean, [...] paperean eskribatua eta errealitatezkoa ez dituk berdin joan. eguneratze kostuak, sistemen bateragarritasun arazoak edo instalazio arazoak. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 149. orr.

Museoak lau solairu ditu, sei instalazio-mailatan banatuak. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 261. orr.

Spezial Material Zuricheko musika-artista taldeak bi instalazio-emanaldi eskainiko ditu Euskal Herrian. Berria - Kultura   2004-12-02

Instalazio moduan aurkeztutako erakusketa da. Berria - Kultura   2006-01-08

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ziklo edo bolada teknologikoetan bi epe bereiz daitezkela: Instalazio epea eta hedapen epea, Ohiko argindar-instalaziora konektatzea besterik ez zegoen. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 67. orr.

Argindar, ur-berokuntza eta aireztapen-instalazioak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 128. orr.

Hark diseinatu du grabazio horiek guztiak entzun ahal izateko soinu instalazio berezia. Berria - Kultura   2004-11-26

Munduko saneamendu-instalaziorik onena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 267. orr.

Luzera osoan aire edo argi instalazioa zeukaten. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 96. orr.

Informatika instalazioetako segurtasun inguru berritzaile bat. Berria - Gaiak   2004-11-04

Gibela da gorputzaren kimika-instalazioa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 211. orr.

Protesta baten irudiaren lekuan, arte instalazio bikaina ikusi nuen nik hartan, Patri. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 66. orr.

Pasaialdea biziberritzeko eta portu instalazio berriak sortzeko. Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Sarrera doan daukate udal kirol instalazioetan. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 79. orr.

Jendea biluztuz, argazki instalazioa egingo du Donostian Tunickek. Berria - Kultura   2006-03-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus