Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

digeritu ( 34 agerraldi, 17 liburu eta 5 artikulutan; Egungo testuen corpusean 733 agerraldi), digeri, digeritzen 1 du ad janariak, urdailean eta hesteetan, gorputzak bereganatzeko gai bihurtu.

Jateko eta, oro har, digeritzeko ona. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 167. orr.

Eltzeko jakia «astuna eta digeritzen zaila» gerta zitekeela. Gantza digeritzea nahiko zaila da, heste-entzima gehienak uretan baino ez baitira disolbatzen. Berria - Kultura   2004-12-12

Ezin gara landareetatik bizi, heste meharra ez baita gai hosto eta zurtoinen parte handi bat osatzen duen zelulosa digeritzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 213. orr.

Urdail-urinarekin lan egiten duten entzimak gai dira okela digeritzeko; nola ez dute, bada, urdailaren pareta bera digeritzen? Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 207. orr.

Arrano bat ogia jan eta digeritzera ohitu zituela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 129. orr.

· Balearen hesteetako hondakin digeritu gabeak. hain larriki zauritu zuen batak bestea sabelean, non urdaileko zauritik digeritu gabeko janaria ateratzen baitzitzaion. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 138. orr.

2 irud/hed

Gizarte-gorputzaren kontserbazio-instintuak nahiko indar du digeritu ezin duen guztia arbuiatzeko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 183. orr.

Muddy Watersen Forty days and forty nights bluesa entzunez digeritzen askoz errazagoa da lehor-lehorrean irakurrita baino... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 9. orr.

Humanismoak horien indarkeriazko ekintza guztiak, horien gehiegikeriarik makurrenak, digeritu eta linfa zuri eta apartsu bilakatzen ditu. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 197. orr.

Bi bukaera alternatibo daude zibilizazio batek beste bat bortxaz irentsi eta digeritzeko egiten dituen ahaleginei dagokienez. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 32. orr.

Gas Naturalek (- %1,11) ere kapital hedatzea onetsi du, irenstera ei doana digeritzeko. Berria - Ekonomia   2006-03-07

Komunikatu beharrik sentitu gabe digeritu du abentura guztia. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 151. orr.

3 ezin digerituzko

Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak, behazun eta pankrea-urin hondarrak eta hestean bizi diren bakterio pila edukitzen ditu heste meharraren azken muturretik heste lodira igarotzen den gaiak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus