Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

instintu (34 agerraldi, 13 liburu eta artikulu 1ean; orobat instinto 15 agerraldi, 6 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz sena.

Zakurrarengan [...] instintua da oraindik nagusi; tximinoarengan, berriz, arrazoibideak hartzen du gaina. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 55. orr.

Espeziearen instintua seme-alabak izan nahia da, jarraipena izan nahia. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 285. orr.

Badagoela jendea zeinarentzat giza sexualitatea instintu edo sen bat besterik ez den, edo, behar primario hutsa. Berria - Harian   2006-05-06

Ohar bedi, holakoetan herriaren arima instintoarekin berdintzen dela nolabait. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 87. orr.

Instinto berak eraginda, altxatu eta gorputz zurrundutik nagiak atera zituen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 61. orr.

Gizartearen instintu kontserbazaleak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 183. orr.

Bere instintu antisoziala handitzen ari zitzaion. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 268. orr.

-Ba, maitasuna [...] instintu fetixistaren eta instintu sexualaren bateratzea da. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 284. orr.

Neskatila hauek badakite hatzak sorbaldan kokatzean/belarrira hitz egin eta instintua pizten. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 157. orr.

Seigarren instintoak eraginda. Berria - Harian   2005-05-08

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte-gorputzaren kontserbazio-instintuak nahiko indar du digeritu ezin duen guztia arbuiatzeko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 183. orr.

Sexu-instintuak gizona emakumearenganantz eta emakumea gizonarenganantz bultzatzen ditu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 285. orr.

Subertsio instintu bakoitzak -eta naturala dena subertsiboa da beti-, ondoan du bere jendarmea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 274. orr.

3 instintuz ik instintiboki.

Instintuz Rekexorengana begiratu zuen, honen azalpenaren bila bezala. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 289. orr.

Lotsatzeko moduan hasi gintuan garrasika, instintuz. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 43. orr.

4 instintuzko ik instintibo.

Arimak (arrazoimenak) gorputzaren (animaliaren) egintza instintuzkoak menperatu eta kontrolatuko balitu bezala. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 11. orr.

Instintozko edo naturala. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus