Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dike 1 iz uraren indarrari eusteko murru lodia. ik diga; eustorma.

Alde batean ainguratokiren bat balego eta inongo ibairik ez traba egiteko, orduan beste aldetik malekoi edo dike bat egingo da hormak edo lubeta eginez, eta honela eratuko da portuaren ahoa edo bokalea. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2590. orr.

Soldaduak eta espetxeratuak zuzendu omen zituen, ibai batean dike bat egiteko lanetan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 11. orr.

Ez da dikerik eraiki beharrik portua babesteko. Berria - Harian   2006-03-14

Errumanian, Bulgarian eta Serbian dikeak ezarri dituzte ibaiertzean. Berria - Mundua   2006-04-18

Dike bat lehertu da eta 5.000 lagun ebakuatu dituzte Errumanian. Berria - Mundua   2006-04-19

Ibaia, euriteek uhertua, dikeen kontra indar izugarriz oldartzen da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 47. orr.

New Orleanseko dikeak apurtu eta urak gainezka egin du berriro hainbat auzotan. Berria - Harian   2005-09-24

Danubio ertzeko dikeak sendotzeko. Berria - Mundua   2006-04-19

Bi dike hautsi dira eta 10.000 lagunek ihes egin beharko dute. Berria - Mundua   2006-04-25

Karearekin eta hartxintxarrekin nahastuta era guztietako eraikuntzei sendotasuna emateaz gainera, itsasoan dikeak egiten direnean, urpean ere gogortu egiten da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1070. orr.

Marea gora ustezko dike seguruaren zirrikituetatik agertzen den bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 133. orr.

Dikeetan zehar ibili nintzen lasterka, Beauvoisis auzoko karrika hutsetan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 138. orr.

Dikeko eskailera gorolditsuetan behera jaitsi, eta eskua sartu nuen uretan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa )

Babes dikea, aspaldiko eskaera. Berria - Harian   2006-03-14

Eusko Jaurlaritzak proposatzen duen babes dikeak 435 metroko luzera, eta 13-16 metro bitarteko altuera izango du. Berria - Harian   2006-03-14

Kanpo dikea dela proiektuaren %80, «kalte handiena eta hondartzako txikizio guztia eragingo duena». Berria - Euskal Herria   2006-02-14

[Ura] berdeska eta uher, eta haren baitan ispilatua goragoko elurtegi zuriaren isla, txalupa bat ur bazterrean, segmentu-dikea, arimarik ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 296. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babes dike (4); babes dikea (9); babes dikeak (3); dike bat (14); dike bat lehertu (3); dike hautsi (3); dike hori (3); dikea eraikitzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus