Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dilin 1 iz kanpai edo kideko baten hotsa.

Ezkila txiki baten dilina gero eta hurbilago. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 242. orr.

Musika kutsua zuten dilinak.   - 117. orr.

Dilin egin zuten.   - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dilin-hots apal batzuek baizik ez zuten urratzen haien isiltasuna.   - 210. orr.

Baporea kostatik urrun zegoela, kanpai baten dilin-hotsa entzun zen. · Arauzko tenorean, azken kanpai dilina jo, amarrak askatu, steam-boataren gurpil indartsuek bere pala artikulatuez ura astintzen hasi, eta Kaukaso lurrun ontzia bizkor-bizkor lerratu zen Nijni Novgorod osatzen duten bi hirien artetik.   - 241. orr.

3 dilin-dalan1 adlag kanpai hotsaren onometopeia.

Dilin-dalan aditzen zen ezkil hotsa dorrean. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 176. orr.

Alegerago jarri nintzen hiriko kanpai guztiak baterat jotzen hasi zirenean, dilin-dalan, dilin-dalan, haiek ere ene libertate sorberria ospatu nahi balute bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 278. orr.

4 (izen gisa)

Pixka bat astintzea nahikoa izan zen egongelako guztiek haren dilin-dalan sarkorraren soinua entzuteko. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 120. orr.

5 dilin-dalan2 adlag dilindan.

Gero, lasai ostera bat egin zuen orubean zehar, linterna dilin-dalan zerabilela. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 268. orr.

6 (izen gisa)

Pareta jo eta kabletik zintzilik gelditu zen, dilin-dalan eroan, bere baitatik ateratako horma-erlojuaren pendulua balitz bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus