Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intelligentsia (30 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan; orobat inteligentsia 3 agerraldi, 3 liburutan) iz intelektualeria, intelektualak.

Errusiar intelligentsiak jada burgesiaren aurka hartua zuen norabide horren argitan, [...]. Britainiar Inperioak hazitako hindu-intelligentsia horrek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 214. orr.

Intelligentsia hauek azkenean beren ugazaben aurka bihurtzen dira. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 454. orr.

Intelligentsia paristar kutsukoa, unibertsitate jendea, aktore-ikasleak... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 54. orr.

Baina Gorteko etsaiak ez daude Garibaik egin zien itzala ez ahazteko ez barkatzeko, eta, batez ere, ez daude Gortean gero eta indar handiagoa duen euskal inteligentsiari bidea libre uzteko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 48. orr.

Kexu ginen oraintsu, non ote ziren ezkutaturik Espainiako inteligentsia eta intelektualak, non ote zen haien gidaritzaren ahots kritiko betierekoa. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus