Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dimentsio 1 iz espazioan gauzen tamaina kalkulatzeko erabiltzen diren magnitudeetako bakoitza.

Hiru dimentsio horiek aise uler daitezke intuizioz, oinarritzat gure gorputza eta gorputzak espazioan duen kokaera harturik: bertikala [...] grabitatearen eta zutiko egoeraren noranzkoa da; bigarren dimentsioa, horizontala, sorbalda-lerroa izango litzateke, gure aurrean dugun ikusmugaren paraleloa; hirugarren dimentsioa sakontasunarena da, hortaz, gorputza espazioan aurreratuz doan noranzkoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 39. orr.

Ziape garauak eta izarren esferak, biek hiru dimentsio dituztelako, elkarren antza dute, azken hori izugarri handia eta bestea guztiz ttikia izan arren, dimentsioen existentziaren ideia berbera dutelako bietan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 139. orr.

Ikusmenezko espazioaren arazoa, izan ere, sakontasuna atzematearena baita gehienbat, beste bi dimentsioak zuzenago, anbiguotasun gutxiagorekin atzematen baitira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 40. orr.

Ezin igaro daiteke hiru dimentsiotako eszena batetik bi dimentsioko irudi batera informaziorik batere galdu gabe. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 42. orr.

Unibertsoa lau dimentsioko sarea da: hiru dimentsio espaziokoak dira, eta bestea denbora. Berria - Harian   2005-02-11

Ikuspegi historikoak kosmos fisikoaren mugimendu zentrifugoa erakusten digu espazio-denboraren lau dimentsioko markoan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 401. orr.

Bere herriaren hiru dimentsioko maketa izugarri zehatza zuen, nonbait, Magnanik buruan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 159. orr.

Bi bideo ere baditu eginik, bigarrena hiru dimentsiotan landua. Herria   2004-05-20

Hiru dimentsiotan jira-biran dabiltzanean elkarrengandik nahiko aparte dauden molekulak hurbildu egiten dira gainazal batek adsorbitzen dituenean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 142. orr.

Laugarren dimentsioko lekuren batean finkatuta geratu da iraganeko irudi bat, eta une hartantxe iritsi zitzaizun. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 85. orr.

Laugarren dimentsioan barrena ote nenbilen ba?! Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 65. orr.

2 irud/hed

Krisiaren bigarren dimentsioa finantzen alorrekoa da gehiago. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 161. orr.

Finantza-zabalkundearen, truke-tasen egonkortasunaren eta diru-politikaren autonomiaren arteko hiru dimentsioko arbitraje honen baldintzak. Dimentsio bat da edozein formulazio enuntziatu gisara ezaugarritzen duena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 92. orr.

Eraketa diskurtsiboa deskribatzea bere dimentsio guztietan eta bere ezaugarriak kontuan izanda. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 76. orr.

Diskurtsoen deskribapen arkeologikoa historia orokor baten dimentsioan zabaltzen da. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 188. orr.

Garai hartan, zorionezko eta lilurazko aldi bat bizi izan nuen berriro, aurrekoaren aldean oso bestelakoa, beste dimentsio batekoa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 67. orr.

Talde ekintzari loturiko dimentsio politikoa. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 86. orr.

Zientziaren dimentsio kontestuala. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 165. orr.

Dimentsio sozial eta ekonomikoak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 103. orr.

Oteizaren dimentsio guztiak bilduko zituen erakusketa. Berria - Kultura   2004-10-08

Erabatekoa duk haien eta nire arteko inkomunikazioa, haiek beste dimentsio batean daudelako, autobidearen dimentsioan. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 90. orr.

3 tamaina; gorabehera.

Bai -baieztatu zuen Ruche jaunak-, berdinak dira, dimentsioan izan ezik.   - 158. orr.

Gertaera lazgarri eta dimentsio handiko ezbeharretarako. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 133. orr.

Gure enpresen batez besteko dimentsioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 137. orr.

Finantzen dimentsioak eginkizun bereziki garrantzitsua betetzen du hemen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 56. orr.

Garai horretan eratu ziren [...] industria eta finantza-talde handiak [...] nazioarteko dimentsioa hartu zuten (Siemens, Nestlé, Saint-Gobain, Ericsson, Westinghouse, Kodak...). Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 55. orr.

Ikusmolde honetatik, oso bestelako dimentsioa hartzen du enpresa multinazionalen jardueren eskualde-polarizazioaren fenomenoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 82. orr.

Izan ere, giza eraikuntzetan, halabeharrik ez badago, atalen dimentsio ezberdinak ikusmenari min egiten dio, nolabait. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 78. orr.

Denboraren iraganak bere dimentsio osoa hartzen du bakartasun eremu horietan. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 12. orr.

Asisko Frantziskoren eta Che Guevararen dimentsioak elkarrekin lotzen ikasi behar dugu, subjektibotasunaren eta objektibotasunaren dimentsioak ados jartzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erlijioaren historiak unitarioa eta progresiboa dirudi, zibilizazioen historien aniztasun eta errepikakortasunaren kontrastez; eta denbora-dimentsioko kontraste hau espazio-dimentsioan ere agertzen da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 107. orr.

Horrek ez du esan nahi bertsolarien arte-dimentsioa adibidez, eliza, parlamentu edo epaitegietako oratoriarena baino handiagoa denik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 181. orr.

Gaixotasunak gizarte dimentsioa hartu du. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 185. orr.

Bigarren arrazoiak enpresaren barne eta kanpo dimentsioaren arteko erlazioarekin du zerikusia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 177. orr.

Genero dimentsioa gatazken konponbidean. Berria - Euskal Herria   2006-04-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus