Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

datatu, data(tu), datatzen du ad data jarri; data mugatu.

Osorik irakurri nuen Moskun dataturiko albistea: [...]. Les Contemplations bilduman badu poema bat (I, XI), Lise izenekoa, 1843ko maiatzean datatua, hau da, Baionara heldu baino bi hilabete lehenago. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 190. orr.

Montevideon 1941eko urriaren 11n dataturiko berriak zioen legez, [...]. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 171. orr.

Urte hori zehaztu dute adituek San Migeleko erretaula datatzeko. Berria - Kultura   2006-01-06

M. Ugarte-ren Paisajes parisienses-erako hitzaurrea (1901eko uztailean datatua berau), espainiera handi berria eraikitzeko ideia laboratuz. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 136. orr.

Ohikoa da elementu berri honen etorrera (italiar) berpizkundetik eta greziar azterketen susperralditik hamabosgarren mendean datatzea, baina benetako abiapuntua hiru mende lehenago kokatu behar da... Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 286. orr.

Ikerlari gehienek Augustoren lehen garaiko urteetan datatu nahiko lukete tratatua, K. a. 30. urte ingurutik oso hurbil. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus