Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dirdirarazi, dirdiraraz, dirdirarazten 1 du ad dirdiratzera behartu. ik distirarazi.

Erregeak ikusiko du, guk ezpatak zorrotik atereaz eta eguzkitan dirdiraraziz, gatazka hasia dela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 246. orr.

Lisboa setiatzen duten armak dirdirarazten eta sutzen dituen uztail ezin gartsuagoa. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 286. orr.

Leihotikako argitasun izpiek ilunpe beltza ukatzen zuten, eta gelako kirten metalikoak dirdirarazten. Txillardegi   «Labartzari agur» - 70. orr.

Su lama batek -pasioak eta gartsutasunak hartutako bere bihotzetik etorriak-, begiak dirdirarazi zizkion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 240. orr.

Mahaia xahutu zuen, trapu busti batez igurtzi, eta zura oihal idor batez dirdirarazi. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 39. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ordu erdi garrenean termometroa higitzen hasi zen, zegokionez: altzairu dirdirarazizko orratza, koadrante horailaren gainean bare beltz baten gisa aldaro eginez, 95°an geratu zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 214. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus