Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idolatra 1 izond/iz idolo-adoratzailea, idolozalea.

Hobe zela ateoa izan idolatra baino. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 124. orr.

Itun Zaharreko Jainko krudel hura fetixe idolatra odolzale bat besterik ez zen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 41. orr.

Oso emanak gara idolatriara, eta hala ere ez gaude erlijio idolatren mende. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 141. orr.

Aitasantutzak herri-oposizio "idolatrarekin" bat egin zuen gogotsu, eta horrekin urrats handia egin zuen bizantziar agintetik bere burua askatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 298. orr.

Idolatren ondorengoak hiltzea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 136. orr.

Aitortu behar dut papista erdi idolatra bat ez izatea zor diodala Bidaxuneko etxeari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 237. orr.

2 hed

Kapitalismoa, militarismoa, alderdi aparatua, iraultza telezuzendua, marxismoaren zein sozialismoaren idolatrak... Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus