Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

intrahistoria iz Herri baten ohiko bizitza, historialariek aztertzen dituzten gertakarien azpian datzana.

Unamuno-k joera dauka intrahistoria (herriaren arima) jende xumeari hurbiltzeko. Alabaina, intrahistoria isil geldi hori ei da herri eta jendeei bizia eta ekimena ematen dien iturria, karakterea ezartzen dien indarra, eta egiazko historiaren egiazko egilea: teologia da politikaren azpiko fundamentua. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 90. orr.

Errepublikan ala monarkian, orain festan, gero hiletan (historian), nola belaunaldi batean hala hurrengoan, sakonean gizarte bat beti gizarte bera da (intrahistorian, edo iraunaldi luzeko historian). Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 90. orr.

Ematen du, historia eta intrahistoria, esentzia eta akzidenteak edo jarduna eta egona bezala kontrajartzen direla, izana eta bilakaera. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus