Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diruzain iz 1 erakunde bateko diru arazoez arduratzen den pertsona.

Erregeak mandatariak bidali zituen eskualdeko funtzionario guztiak biltzeko: eskualdeburu, gudalburu, gobernari, kontseilari, diruzain, epaile, legegizon eta agintariak. Elizen arteko biblia   Dn 3,2

Hiriko diruzain Erastoren izenean eta Kuarto anaiaren izenean agur. Elizen arteko biblia   Erm 16,23

Euskaltzainburuarekin batera euskaltzainburu ordea, idazkaria, diruzaina eta Jagon eta Iker sailburuak ere hautatuko dituzte euskaltzainek. Berria - Kultura   2004-12-16

Ondotik diruzainak konduak emanik administrazio kontseilua arraberritu da. Herria   2005-02-27

Bankuko diruzainak, Ashok Takkar-ek, goizeko 10:40etan lau gizon ikusi zituen sarrera nagusitik sartzen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 51. orr.

Gurasoen aldetik, garai hartan Juntako diruzaina nabarmendu zen beste guztien gainetik. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 68. orr.

Erregeren diruzainek ez zioten lehengoan bezain harrera onik egin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 62. orr.

Hiriko diruzain Erastoren izenean eta Kuarto anaiaren izenean agur. Elizen arteko biblia   Erm 16,23

Erromako nobleziako zalduna, eta aita santuaren Estatuetako diruzainaren semea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 33. orr.

Jack Dromey diruzainak horretaz deus ez zekiela jakinarazi ondoren ikerketa bat abiatuko zuela esan zuen atzo. Berria - Mundua   2006-03-22

Urte hartan, Batasuneko diruzain Jon Gorrotxategi eta Mikel Corcuera atxilotu zituen Frantziako Poliziak, auto barruan 200.000 euro zeramatela. Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Thierry Breton frantses gobernuko diruzain handiak ez du ari nahi jendea lausenga eta lausenga. Herria   2005-06-30

Gogoratu zituen anonimoak, eta haien barruan nola zekarren egunkariko berri-atalak "diruzainaren defalkua". Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 148. orr.

Honekin batera dohakian txartelak, ikusiko duan bezala, nire diruzainagandik hogeita bortz luis jasotzeko baimena ematen dik.   - 329. orr.

Diruzain, Christine Bessonart (Senpere) diruzain lagun, Pierre Cocagne (Ahetze). Herria   2001-06-21

2 (hitz elkartuetan)

Iruñeko Udalak diruzain lanpostua betetzeko 2002an egindako deialdia bertan behera utzi du Nafarroako Administrazio Gaietarako Auzitegiak, euskara meritutzat ez jotzeagatik. Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Hirugarrena: Christian Bonnehon, herriko diruzain mailean. Herria   2001-03-22

3 (izenondo gisa)

Hori guzia bere ministro Gordon Browon ministro diruzainari esker. Herria   2005-05-12


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus