Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipini (orobat ipiñi g.er. eta imini g.er.), ipin, ipintzen 1 du ad norbait edo zerbait toki edo egoera berri batean gerta dadin egin. ik jarri.

Herritarrek bandera zuria ipini zuten; eta armada, jenerala buruan, hirian sartu zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 202. orr.

Azkenean dorre handiagoa ipini behar izan nuen. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 126. orr.

"Ipini behar al dugu salmahairik?" galdetzen dio Lucyri. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 168. orr.

-Onena hortzeria berria ipintzea duzu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 220. orr.

Atezainak keinu egin zidan, ondoko bulegora sar nendin, "Debekatua sartzea" ipintzen zuen hartara. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 90. orr.

Neurgailuak ipin ditzakezu. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 33. orr.

Ekonomia- eta gizarte-harremanen erregulazio-eredu keynestarrak [...] ezohiko hazkunde baten oinarriak ipini zituen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 193. orr.

Hiru zigor ipintzen dizkizut aukeran; hautatu horietarik bat eta huraxe ezarriko dizut. Elizen arteko biblia   1 Kro 21,10

Beste nahi adina adibide ipin ditzakegu. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 26. orr.

Ordu bata ipini dute sarrera-ordua. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 38. orr.

Mahai gainean oparigaiak ipintzen ziren. Elizen arteko biblia   Ez 40,42-43

Mundu guztia jakinean ipintzen saiatu zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 19. orr.

Joxe Mari eta biak joan ziren epaitegira, salaketa ipintzera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 147. orr.

2 (zerbait nonbait)

Bost zapata pare atera zituen handik, eta egunkari orrien gainean ipini. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 25. orr.

Esku bat ipini zuen kopetan, bisera gisa. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 59. orr.

Belarria ipini haren bularrean, eta bizirik zegoela jakin zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 97. orr.

Abiatu aurretik, txapel handi bat ipini zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 74. orr.

Zuloaren inguruan jarri beharreko babes-hesia ipini gabe. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 27. orr.

Ez nekien non ipini hankak. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 44. orr.

Zerrenda itsaskorra ipini nuen zirrikituan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 106. orr.

Saltzaileak kaiola batean sartu zuen txakurra; bizikleta gainean ipini, eta abiatu egin zen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 63. orr.

Naziek erloju bonba bat ipini zuten gure bulegoan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 109. orr.

Ez zen ausartu haren eskuan txanpon bat ipintzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 31. orr.

Ipin ezazue itsasertzean kanpamentua. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 170. orr.

Zeus Kronosen semeak hodei beltz bat ipini zuen itsasontziaren gainean. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 88. orr.

Amaren belaunen gainean ipini nuen burua. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 19. orr.

Sukarra dugunean bekokian zapi busti bat ipintzeak ondoeza arintzen du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 180. orr.

· Ikusmolde horrek oso dilema zailen aurrean ipini zituen ekonomia-politika nazionalak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 188. orr.

Esperientzia bitxi hark, hala ere, mugarri bat ipini zuen nire bizitzan. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 165. orr.

Ez dezatela beren itxaropidea aberastasun galkorretan ipin. Elizen arteko biblia   1 Tm 6,17

3 (norbait nonbait edo zerbaitetan)

Eserlekuan ipini ninduen, trapuzko panpina baten antzera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 23. orr.

Pareta baten kontra ipini ninduen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 23. orr.

Bosgarren urteko hirugarren gelan ipini ninduten. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 38. orr.

Historiak hitzontzien artean ipini du Gall, baina haren oinarrizko ideiak zuzenak ziren. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 220. orr.

Eta goardiaburuak, hain zuzen, Jose ipini zuen haien zerbitzari. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 110. orr.

4 (zerbait norbaiti)

Eraztuna ipini diot sudurrean eta eskumuturrekoak eskumuturretan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 67. orr.

Zalantzan egon zen, baina, azkenean, sorbaldan ipini zidan eskua. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 46. orr.

Gizonak emakumea jo zuen eta errebolber bat ipini zion lokian. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 56. orr.

Hartu zuen Abrahanek oparitarako egurra, eta bizkar gainean ipini zion Isaak semeari. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 57. orr.

Amak te on bat ipini zigun, eta familia guztia eseri ginen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 44. orr.

Lo gelditzen direnean lepoko bat ipintzen diete, emisore ttipi batekin, nondik nora dabiltzan jakiteko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 171. orr.

Merkurokromo eta ukendu bat ipini zioten eskolako erizaindegian. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 61. orr.

Ordutik aurrera, Barka-Franklin gaitzizena ipini genion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 14. orr.

Esana diet morroiei trabarik ez ipintzeko zuri. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 96. orr.

Egun batean, lagun batek problema zail bat ipini zion ebazteko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 91. orr.

Ordutik aurrera, Barka-Franklin gaitzizena ipini genion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 14. orr.

Aurkitua nuen psikiatra batek tratamendua ipini zion. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 211. orr.

Zilan ipini zioten izena alabatxoari. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 37. orr.

5 (zerbait beste zerbaiti)

Hamar urterekin, kometak egiten zituen, eta linterna piztuak ipintzen zizkien kometei. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 367. orr.

Juduak, duda egin ondoren, agindu-txartelak bete eta zigiluak ipini zizkien. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 132. orr.

Ez nion sekula trabarik ipintzen hark erabakitakoari. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 88. orr.

XX. mendeak muga berriak ipini zizkion formalizatzeko eta aurreikusteko gure gaitasunari. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 173. orr.

Ez zenidaten jaramonik egin semeen gehiegikeriei muga ipintzeko abisatu nizuenean. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 185. orr.

Biztanleriari mugak ipintzeko biderik artezena haur galtzea da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 75. orr.

Beti aitzakia bera ipintzen zion genetikari: materialismo dialektikoarekin bateraezina izatea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 45. orr.

6 (nola, zertan)

Estalkia kendu, ezpata utzi, soka batez baliaturik aizkorak lerro-lerro ipini, eta lurra bota zuen inguruan. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 158. orr.

Datu hark hankaz gora ipini zidan ordura arte osaturik neukan puzzlea. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 175. orr.

Leunkeriak batere maite ez zituen Prim jeneralak, ordea, Erregetza bera nahi zuen hankaz gora ipini. Txillardegi   «Putzu» - 10. orr.

Isil bedi Demodoko, beraren kantuak negarrez ipintzen baitu atzerritarra. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 44. orr.

Hartu nire ezkutua, hoa Kamelotera, eta ipini Esteban Donearen elizan zintzilik. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 88. orr.

Marrok pistola tirabidean ipini zion, tiro egitera balihoa bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 104. orr.

Ez zuen izaten eztarria urratu beharrik batere, aski baitzuen mingostasun zakar hura auzo guztiko haurrak izu-laborrian ipintzeko. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 8. orr.

Karrozeria berritu nion, eta motorra puntuan ipini. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 95. orr.

Motorrera igo, martxan ipini eta alde egiten du. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 20. orr.

Lanpara bere oinen gainean zut ipini zuen berriz Maxek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 173. orr.

Aitaren atzetik nindoala, belarria tente ipini nuen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 22. orr.

Baina atsoak halako eran ipini zuen argiontzia, non eskaileraren hasiera argitzen baitzuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 174. orr.

Har ezazu dirua eta bankuan irabazian ipini. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 37. orr.

Saudi Arabiara heldu bezain laster, haurrak eskean ipintzen dituzte. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 30. orr.

7 (zerbaitetarako)

Ura berotzen ipini zuen tea egiteko. Petrolioaren prezioa 1974ko mailara eramanez [...] baldintza egokiak ipini zituzten munduko kontsumoa ere lehengo maila berera itzul zedin. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 68. orr.

Artaldeak zaintzeko mastin zakurrak ipintzea omen da biderik onena. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 114. orr.

Lakioak ipintzen zituen lorategian txoriak harrapatzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 88. orr.

8 (bestelakoetan)

Gero, atzeratu egin zen, aurpegi serioa ipini, eta begira-begira egon zitzaidan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 143. orr.

Kopeta iluna ipintzen zuen eta pixka bat haserretu ere bai. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 26. orr.

Mundu guztia jakinean ipintzen saiatu zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 19. orr.

Ipini arreta pittin bat. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 65. orr.

Behar-beharrezko da gehiegikeria sokratikoa, arrazoizkoa, kulturalista bere neurritan ipintzea. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 305. orr.

Amak ez zuen oztoporik ipini. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 162. orr.

Txikitandik gorderik nekarren zama hustu, nire historia sekretuaren jakitun ipini, koipea erabat garbitu behingoz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 228. orr.

· 9 da ad

Aurpegia guztiz distiratsu eta alai ipini zitzaion, anaia guztiak harrituta uzteraino. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 955. orr.

10 begiak ipini

Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik. Elizen arteko biblia   2 Ko 4,18

Gero, bere itzalaren muturrean ipini zituen begiak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 45. orr.

Harik eta Jaunak bere begiak harengan ipini zituen arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 182. orr.

Begitxoak ipintzen eta igurtzitxo batzuk egiten hasi nintzaionean. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 42. orr.

11 bekozkoa/bekozko iluna ipini

Hagridek bekozkoa ipini zien. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 209. orr.

Paul D-k bakozkoa ipini, baina ez zuen ezer esan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 102. orr.

Ronek bekozko iluna ipini zion Percyri. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 57. orr.

Bekozko iluna ipintzen zuela ikusi zuen Harryk ilargiaren argitan-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 105. orr.

-Zer gertatzen da? -esan zuen Woodek, bekozkoa ipinita, ziztu bizian beraiengana hurbilduz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 95. orr.

-A, jakina! -esan zuen McGonagall andereñoak, bat-batean bekozko iluna ipinita-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 92. orr.

12 urduri ipini

Eltxoen burrundara edonor urduri ipintzeko bezalakoa da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 167. orr.

Hura kalean ibiltzeak urduri ipintzen zituen auzotarrak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus