Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disolbatu (orobat disolutu g.er.), disolba, disolbatzen 1 da/du ad gorputz baten molekulak likido batean barreiatu. ik urtu.

Ontzi bat urez bete, gatz pittin bat disolbatu bertan, [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 46. orr.

Odolean disolbaturiko oxigenoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 157. orr.

Nitrogenoa ez da ondo disolbatzen, ez uretan, ez odolean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 189. orr.

Kalamuaren osagai nagusia den TCHa ez da hidrosolublea; beraz, infusio batean hartzen badugu, ez da uretan disolbatuko. Berria - Harian   2005-04-17

Elikagaien osagai kimikoak, listuaren edo urdail-urinen eraginez disolbaturik, odolera igarotzen dira urdailaren edo digestio-hodiaren barne-estalduratik zehar. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 110. orr.

Soluzio asea da tenperatura jakin batean bertan disolbatu daitekeen adina solugarri duena. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 299. orr.

Orain, ostera, oso partikula txikitan zatituta dago, eta kasu batzuetan, ia disolbaturik. Berria - Euskal Herria   2004-07-22

2 desegin, barreiatu.

Munduaren murruek bat-batean, gar hegalari gisan, ihes egin ez dezaten, hutsunean disolbaturik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 91. orr.

Egunen luzera amaigabean, iragan denbora osoak orain arte apurtuko zukeena, ezabatuz eta disolbatuz, gainerako denboran ezingo litzateke sekula berritu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 63. orr.

Hedatzen dena disolbatu egiten baita, hil, beraz. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 205. orr.

Bazirudien han egoteko arrazoia abstrakzioan disolbatuz zihoala, amesgaizto bat bezala goizargiaren aurrean. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 203. orr.

Artifiziozko kontzeptualizazio hori guztia Ezerezean disolbatzen baita. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 5. orr.

Naturak zer bakoitza berriro bere elementuetara disolbatzen du, baina ez du ezer hutseraino ezerezten. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 45. orr.

Beraz, arimaren izate guztia ere disolbatzea bidezko da, kea goiko aire lekuetan bezala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 191. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ur gehiena eta solido disolbatu gehienak kendu egiten zaizkio. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 191. orr.

Presio hori ondo baitator odoleko ura eta solido disolbatuak irazki-unitateetako gune txikitxoetan barrena bultzatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disolbatu egingo (3); disolbatu egingo (3); disolbatu egiten (5); disolbatu egiten (5); uretan disolbatu (3); uretan disolbatu (3); uretan disolbatu (3); uretan disolbaturik (3): uretan disolbaturiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus