Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etenezin izond ezin etenezkoa.

Nobela, egilearen esanetan, ez da jario etenezina.  Berria - Kultura   2004-06-16

Hain zuzen, zutaz pentsatzen ari nintzen, hil ondokoa hunen antzeko zerbait izan zitekeela, zuk zenion "unbroken wholeness" delakoa, alegia, osotasun etenezina-.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Biak ere ez ziren froga oso erabakigarriak, baina ezkontza sakratuaren lotura etenezinak hautsita amorante batekin bizitzeak eta haurra nahita galtzeak emakumearen moraltasun eza adierazten bide zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.

Bata besteari lokarri etenezin batez loturik zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Inorena baino eskubide handiagoa zen nirea; egia da lurrean zetzan gizon hura ez nuela ordu arte sekula ikusi, baina hiltzen ikusi izana lokarri etenezina zen niretzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.

Hain zuzen, zutaz pentsatzen ari nintzen, hil ondokoa hunen antzeko zerbait izan zitekeela, zuk zenion "unbroken wholeness" delakoa, alegia, osotasun etenezina-.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Eta funtsezko lotura sortzen da ezaguera horretan, etenezina: nire gogoko -maitagarri, on, egia, eder- dela niretzat, beste maitagogoaren gogoko den oro.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus