Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurtats 1 iz ugaztun haragijalea, arre iluna, txikia eta gorputz-luzea, Europa, Asia eta Ipar Afrikako basoetan bizi dena eta usain nardagarria botatzen duena (Mustela putorius).

Hienaren ezurdurak dira nagusiki atxemanak izan, bainan ere beste abere andana handi batenak: lepahoria, ipurtatsa, otsoa, harpetako lehoina, hartza, azeria, oreina, bisontea eta bertze... Herria   2003-07-10

Hildako ipurtats bat zekarren bere esku handian dilindan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 83. orr.

Bazuen zerbait arratoiarenik, ipurtatsarenik eta zakur lasaiarenik, bilatzaileen, marruskatzaileen, ehiztarien eta nekaezinen familiakoa zela, alegia. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 32. orr.

Bultzaka ari zaizkigu, eta Fermin ipurterre antza dakusat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 310. orr.

2 ur-ipurtats europar bisoia.

Bisoi europar edo ur-ipurtatsa ugaztun haragijalea da, tamaina txikikoa (katu txiki baten tamaina du). Berria - Gaiak   2004-12-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus