Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ipurtsarde iz ipurtaldean sarde modukoa duen intsektu txiki gorputz-zapala (Forficula auricularia).

Izan duen amesgaiztoan zomorroz josita ikusi du lorategia: larbak, beldarrak, kotxorroak, ehunzangoak, ipurtsardeak, armiarmak, kilkerrak, tximitxak, katu-bizarrak... denetarik! Berak senar defuntuaren pala du eskuan, baina ezin ditu momorro guztiak nahi bezain azkar akabatu, eta berehala hanketatik gora igotzen hasi zaizkio. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 113. orr.

Hagridek ipurtsardez beteriko lore-sorta bat bidali zion, aza horien antzekoak. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 151. orr.

Farre eta farre aritu ziren, umeak baino areago, zer eta Ramsay jaunak, gosalorduan ipursardea aurkitzean bere esnetan, den-dena airean barrena bidali zuelako hegan kanpoko terrazaraino. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 195. orr.

Zenbateraino sentitu ote zen Prue errudun esneko ipursarde harengatik! Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 197. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus