Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disputa 1 iz liskarra, eztabaida, eskatima. ik demanda; sesio.

Adierazgarri gerta daiteke, ikuspegi horretarik, amaren urtebetetzean izan zuten disputa eta eztabaida. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 112. orr.

Elkartu berriak ziruditen, baina disputa zaharrak zekartzaten bilerara, eta ez zuten eztabaidan berehala hasteko denborarik galdu nahi. Pako Aristi   «Note book» - 23. orr.

Disputa moraletan bi zentzutan azter dezakegu desadostasunaren iturria. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 207. orr.

2 disputan

Hala ulertu du eta polemizatu du Ortega-k 1908ko artikulu batean Maeztu-rekin disputan: [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 164. orr.

Rock taldea Alkatearekin disputan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 58. orr.

Eta mila zarata zikin elkarren kontra disputan, azokako tristuran, plaza beteko tristuran. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 132. orr.

Mila aldiz aritua naiz berarekin disputan, baina alferrik: hark bereizi egiten ditu beti, nik ezin bereizi ditudanak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

disputak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus