Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragan1, iragaten (202 agerraldi, 46 liburu eta 33 artikulutan orobat iragaiten 626 agerraldi, 52 liburu eta 316 artikulutan; Hiztegi Batuan iragaten agertzen da), iraganen (991 agerraldi, 22 liburu eta 823 artikulutan; orobat iragango 8 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan; Hiztegi Batuan iraganen agertzen da) [guztira 9744 agerraldi, 240 liburu eta 5091 artikulutan] 1 da ad igaro.

Tranbia iragan da: argi gorria sabaian. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 78. orr.

Printania Hotelaren aurretik iragaten den tranbiak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 117. orr.

Zatika eroriak ziren pareta haien erditik iragan zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 32. orr.

Bazkaldu ondoren, erretzeko gelara iragaten ziren. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 152. orr.

Iragan nauk Iparrera Hegoaldetik. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 29. orr.

Aintziratik errekara iragan ziren. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 435. orr.

Tonneliers karrikatik iragan zen, zakuaren hartzeko eta Graxiri eta haren senar itsasturiari adio errateko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 137. orr.

Aterako bidean, bikotearen ondotik iragan nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 113. orr.

Ukitzeko bezain gertu iragan naiz haren aldamenetik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 63. orr.

Botila vodka Ttipiren eskuetaraino iragan zen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 19. orr.

· 2 du ad

Patar xut eta luze bat iragan dut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 108. orr.

Portal de Castilla-ren argazkia hartu, Odron ibaia iragan eta banoa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 64. orr.

Gero erromesak behar du Rua vieja, karrika zaharra iragan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 73. orr.

Ezen eskualde hartako Zuzendaritzak mendiak paperik gabe iragaiten zituzten guziak horrela deitzen zituen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 97. orr.

· 3 (denborazko banakoekin)

Dio hiru aro iragaten dituela bere bizian jendeak: estetikoa, morala, erlijiosoa. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 129. orr.

Iragan zen negua eta iragan zen udaberria. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 58. orr.

Zortzi hilabete iragan dira Kattalinek Sophie azken aldikotz ikusi zuenetik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 15. orr.

Lau egun iragan zituen jadanik bere lanpostutik urrun. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 113. orr.

Iluntze hartan, mutiko gaztea kaia bazterreko putetxera agertu zen, eta gau osoa iragan zuen han. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 18. orr.

Gaineratikoetan, eguna oharkabe iragan zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 61. orr.

Segundoak banan-banan iragaten sentitzeko behar den denbora tarte zehatza. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 107. orr.

Azken batez, une atseginak iragan ditugu elkarrekin hondar hilabeteetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 369. orr.

Bizi guzia ahaiderik gabe iragan ondoan, lanak zituen gogoan hartzea egiazki bazituela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 86. orr.

Beste bi urte iragan nituen ulertu gabe. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 191. orr.

Oso hilabete latzak iragan nituen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 193. orr.

Antolaturiko denboran egun bat iragana duzu. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 75. orr.

Gehienez ere bi ordu lehenagoko irudiak ziren, baina tartean mende bat iragana zela ematen zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 357. orr.

Hamaikak iraganak ziren. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 122. orr.

Gogoratu antzinako egunak, pentsatu iraganeko urteetan. Elizen arteko biblia   Dt 32,7

Haiek naute gehienik ezagutzen, haurtzaroa elgarrekin iragana baiginuen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 89. orr.

· Irail erditsutan iragaitekoa zen Glissexpo saloinari uko egin diote azkenean antolatzailek berek. Herria   2003-05-01

4 (gauza abstraktuez)

Irailaren bigarren astean, herriko bestak arazorik gabe iragan ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 145. orr.

Gero, gauzak nola iragan ziren, ez naiz oroit. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 64. orr.

Historiaren diziplina batzuk jarraitasunetik jarraitasun-ezera iragan direla. hustutze hori bere begien aitzinean iragan da, ezin sinetsizko gisan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 12. orr.

Guk badakigu heriotzatik bizira iragan garena. Elizen arteko biblia   1 J 3,14

Iragan da bigarren zoritxarra! baina laster etorriko da hirugarrena. Elizen arteko biblia   Ap 11,14

Neskaren bisaia Josurenganako mirespen agerikotik hasperen etsira iragan zen segundo gutitan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 234. orr.

Erdietsi zituen horrela bi eliza errenta bakun, haiei esker ikasketak ordaindu ahal izan baitzituen doktoretza iragan arte. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 14. orr.

Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du. Elizen arteko biblia   1 J 2,17

Eta hortik Jehova forma hibridoa sortu zen, latinetik europar hizkuntzetara iragana. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 248. orr.

· Lagunari pausatuki so egin zion, eta gogoan iragan zuen aspaldiko partez atera zela bere zulo hartarik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 286. orr.

Eta ausartziak bultzatu zuen gogoan iragan zitzaionaren paperean ezartzera. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 76. orr.

5 (modua adieraziz)

Aingerua hegaldaka iragan zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 321. orr.

Hiria zalu zalu iragan dut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 156. orr.

Apurka-apurka, eskasia gorrian iragan hilabeteek makaldu osagarria hobetzen ari zitzaion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 281. orr.

Denbora laster iragan zen, eta berekin eraman zuen biziko gauzarik hoberena: lilura. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 210. orr.

Egun osoa ene haurrak gogoan iragan dut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 165. orr.

Elkarrizketa biziki ongi iragan zen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 221. orr.

Kristalez bestaldean, objektu urdinxkak oldarka iragaten dira bata bestearen atzetik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 206. orr.

Joanesek eguna zorri miran iragaiten zuen. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 107. orr.

6 muga jakin bat baino areago joan.

Atea iragan nuen orduko ahal nuen guztietan erdirekitako gelen barrura behatu nuen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 27. orr.

Zuhaurek txapelketetan parte hartzen duzu eta Euskadiko txapelketetaraino ere iragan zira. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 179. orr.

Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra. Iragana zuen Sarak seme-alabak izateko garaia. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 28. orr.

Bazekiten, beraz, muga haren iragaitea, bertze eskualde batzuetan baino errexagoa zutela. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 22. orr.

7 pairatu, jasan

Ez, hainbestean, salatu diren arriskuengatik -ez baitira handiagoak bakterioekin eta birus patogenoekin egindako saioak direla-eta aspalditik iragaten ditugunak baino-, baizik eta, batez ere, asalduak hartzen gaituelako geneak organismo batetik hartu eta beste batean txertatzearen ideiaren aurrean. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 150. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Hizketan ari dela ematen du itsas kantuz betetako garai iragan batekin. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 80. orr.

Baina ez du hitzik esan zer egin duen, non ibili den zazpi hilabete iragan berrietan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 58. orr.

Idatziz ulertzen dut bizi iragana, erreala izan ez den biziari mamia emanez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 24. orr.

Ederra da gaitzaldi iraganak kontatzea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 13. orr.

9 (era burutua izenlagun gisa)

Iragan udazkenean ongi zen, orain... ez dakit. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 123. orr.

Mizel Lehu, iragan uztailean ezkondua zen Raymonde Xuberotarsarekin. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 106. orr.

Iragan martxoaren 22an hain zuzen. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 114. orr.

Iragan astean, beste bihotzeko bat jasan zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 251. orr.

Jatsuko komentuan lau pareta artean iragan urte parrasta hura. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 281. orr.

Hemen, iragan mendeetan bezalatsu daudela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 169. orr.

Fabrika zaharrarekin lotuta daude hiriaren iragan mendeko oroitzapen nagusiak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 28. orr.

Pentsamendua urrutira joaten zaio, iragan garaietara. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus