Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragankor 1 izond igarokorra.

Argi iragankorraren lekua betiko argiak hartzen duenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 414. orr.

Betiko ondasunak mespretxatuz [...] ondasun iragankorrak, [...] gauza handi eta miresgarritzat geureganatzea. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 122. orr.

Kontsolamendu gisa, iragankorra ere betierekoa dela pentsatzen zuen, l'éphémère est éternel. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 129. orr.

Iraunkorra erran dut, ekintza eta lan iragankorretarik bereizteko. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 87. orr.

Bere lanean, izan ere, [...] eskerrona iragankorra eta herra iraunkorra zen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 182. orr.

Beraz, iragankor zena ospez betea bazegoen, iraunkor denak askoz ospe handiagoa izanen du. Elizen arteko biblia   2 Ko 3,11

Bistan da dena dela iheskor eta iragankorra. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 94. orr.

Hobe da gure iraupenaz arduratzea, atsegin iragankorrez baino. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 108. orr.

Bizitza iragankor honetako ondasunetan eta erosotasunean lurreko bakearen bila dabiltza. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 375. orr.

Une iragankor hori zein laburra izan zen kontuan izanda. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 28. orr.

Egoera iragankor honetan, gizarte-hutsunea indibidualismoak betetzen du. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 167. orr.

Munduko zibilizazioetako gidari iragankorrengandik Jainkoagana. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 128. orr.

Eztul ahul batzuk egin zituen, aztoramen iragankor eta oso arin baten mende, une batez, egon izan balitz bezala. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 42. orr.

Gogoeta iragankorrak baino ez ziren, ordea. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 112. orr.

Itzal iragankor bat izan da, ordea, Josebak umorez eta abileziaz aienatu duena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 83. orr.

Aitaren begien distira iragankor hori. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 67. orr.

Egun bakarra irauten zuten lore dotore haiek ekartzen zioten gogora zein iragankorra den bizitza. 19791

Saudade moduko zerbait da hori, udazkeneko hosto ihartuei behatzean sortzen den sentipena, gauza guztiak beren edertasunean iragankorrak direla eta. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 13. orr.

Poesiaren eta fedearen arteko lotura edo bederen harreman iragankor misteriotsuak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 110. orr.

Substantzia, Izpiritu unibertsala da, honen historia; herrien izpirituak haren akzidente aldakor iragankorrak baino ez dira. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 162. orr.

Irudiak arina izan behar du, azkarra, iragankor-suntsikorra. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 19. orr.

2 zerbaitetatik zerbaitetara iragaten dena. ik traszendente.

Jainkoa da, beraz, gauza guztien berebaitako kausa, baina ez kausa iragankorra. Herria   2004-05-13

3 aditz iragankor bi argumentu dituena. ik iragangaitz 2.

Argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki, ezaugarri erabat espezifikoak dituztenak, hala nola aditza iragankor akusatiboa izatea. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 17. orr.

Orain, be+en elementuak aditz iragankorra eskatzea, A+IS aurretik ezin agertzea, A+by+IS aurretik agertu beharra (A iragankorra denean), inguruko izen sintagmen hurrenkera iraultzea, denak (34) erregelaren ondorio automatikoak ditugu. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 68. orr.

Bitara itxura litekeela shoot "tirokatu" aditz iragankor edo iragangaitz gisa hartuz gero. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 166. orr.

· Aditz iragangaitzaren erabilera iragankorra. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 165. orr.

4 xedapen iragankor iraupen mugatua duena.

Errege dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean, etorkinen ezohiko «normalizazio» prozesu bat arautu zuen, etzi hasi eta maiatzaren 6an amaituko dena. Berria - Harian   2005-02-05

Espainiako Gobernuak Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen zortzi artikuluren eta bi xedapen iragankorren kontrako helegitea jarri du. Herria  

Xedapen Iragankorra ordezkatuko duen edozein formulak nafar guztien eskubide demokratikoak bermatu behar ditu. Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Xedapen Iragankorra ez du baliogabetu nahi Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Berria - Euskal Herria   2006-04-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus