Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idulki 1 iz estatua edo kideko zerbaiten oinarria.

Marmolezko estatua klasikoak han hemenka sakabanatuak, idulkien gainean goratuak, zuriak, gogoetariak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 55. orr.

Marmolezko idulkiok, bertikalitate hori zerurantz, egunen batean estatuok jaisteko aginduko dut, azpiko marmol blokeok kendu eta estatuok hemendik pasatzen den jendearen altueran gera daitezen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 59. orr.

Idulkiaren gainera igorik, belaunikatu zen israeldarren batzar osoaren aitzinean. Elizen arteko biblia   2 Kro 6,13

Hor goian idulkian dagoen gixon horrengandik dator. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 65. orr.

Impétraz ez zen dantzan hasiko bere idulkiaren gainean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 136. orr.

· Orain, baina, luzaroan egoten zen ispiluaren aurrean, zeina, urrezko idulki batean finkatua, gelako sabairaino iristen baitzen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 323. orr.

2 zutabearen oinarria.

Idulkiaren gainean kolomak egiten dira, idulkiek alderik alde duten diametroaren neurria emanez altueran; zabalean, berriz, altueraren hamarren bat emango zaie kolomei, kapitelak eta basak barruan hartuta. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2070. orr.

Gaineko idulkiak beheko idulkiaren erdia izango du altueran. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2390. orr.

Idulki horren gainean jarriko diren kolomek beheko kolomek baino laurden bat gutxiagoko altuera izango dute. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2390. orr.

Brno-n, atzera ipini zuten Mendelen estatua bere idulkian. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 47. orr.

3 gailentzeko balio duen gauza.

«Denok elkarrekin gaudela erakutsiko dugu, idulkitik jaisteko garaia duela frogatuko diogu», gaineratu zuen. Berria - Ekonomia   2004-05-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus