Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragarki 1 iz hormetan, aldizkarietan eta kidekoetan ezartzen den izkribua, zerbaiten berri ematen duena.

Bigarren solairuaren parean, iragarki zuri batek informatzen zuen, Jacob Haiken Real State Inc. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 189. orr.

Puerto de Erro, dio iragarkiak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 31. orr.

Hona azkenean espero nuen seinalea: iragarki urdin bat: goian Santiagoko maskorra, erdian bidekaria eta azpian gezi bat, Bidea ezker hartu behar dudala erakusteko. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 26. orr.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kontratatutako iragarki bat ere bazen gehigarri hartan. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 18. orr.

Telebistarako iragarki bat prestatu behar da. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 158. orr.

Camel enpresak, adibidez, hainbat buruhauste izan zituen bere iragarki animatu bat zela medio. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 53. orr.

Iragarki erraldoien neonezko argiek. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 75. orr.

Iragarki elektronikoen urrezko hautsak dar-dar egiten zuen zeruan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 268. orr.

Hilabetekariko iragarki sailkatuen aldera. Itxaro Borda   «%100 basque» - 113. orr.

Lan-poltsa, iragarki laburrak, eskelak... Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 35. orr.

Ate gaineko iragarki koloretsuari bi letra falta zaizkio, eta beste bat erortzear dago. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 26. orr.

Teledendako iragarki abailgarriak ikusten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 111. orr.

Produktu argalgarrien iragarkietan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 53. orr.

Iragarki eta mezu publizitarioetan. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 13. orr.

Edozein ohar, mezu eta iragarki euskaraz idazteari ekin zitzaionean. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 12. orr.

Ez nintzen iragarki haiek zer iragartzen zuten jabetu. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 135. orr.

Zuri-zuria, iragarkietan bakarrik ikus litekeen zuri mota batekoa. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 9. orr.

· Zeren nirea hitzezko iragarki bat baita. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik publizitario.

Iragarki-taula zahar eta higatuan agertu zen oharrera keinu eginez. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 120. orr.

Gauza bat da elizako iragarki-ohola, eta bestelakoa alderdi politiko batena. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 61. orr.

Haritzak moztu eta iragarki-panel handi bat ipini zuten. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 61. orr.

Iragarki paper horietako batean irakurri nuen, Rencontres-Relations delako sailean: [...]. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 205. orr.

Nire ustez, hauxe adierazi nahi zuen iragarki-jartzaileak: "Norbaitek mantentzea nahi dut". Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 206. orr.

Irakasleendako, politikariendako, iragarki egileendako, itzultzaileendako, hizlari eta ipuin kontalariendako... Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 178. orr.

Geroago, arte-zuzendari eta iragarki-diseinatzaile aritu zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 27. orr.

Iragarki-txartelak egin eta programa-zerrenda osatzea bezalako gai delikatuetan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 202. orr.

Hantxe ibili behar, lerroz lerro, iragarki-irribarrea eginez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 24. orr.

Bai baitzekien ez zitzaiola iragarki mota horien prestaketa atsegin. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 158. orr.

Izan ere, [...] iragarki tartea komunera joateko baliatzen den tartea izaki, eta Super Bowla denez EEBBtan audientzia gehien duen partidua, minutu gutxitako tartean jende kopuru eskergak komuneko kateari aldi berean tira egiten dionez [...]. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Kalean berriro, Coca-Cola iragarki bat ikusi dut. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 237. orr.

Automobil iragarki batek. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 189. orr.

Baina Siemens-en telebista-iragarkia jarriko diegu gero. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 63. orr.

Bizitza ez da telebistako serie bat, ezta mundua kolonia iragarkia ere. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 122. orr.

Dendetako erakusleihoetako antzerki-iragarkiak irakurriz bidean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 18. orr.

Egunkarietako sexu iragarkietan adierazten zuten modura. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 175. orr.

Hauteskunde iragarkiez betea ageri zen irten nintzen kalea. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iragarki bat jarri (5); iragarki taulan (3); iragarki taularen (3); iragarkia ikusi (6); iragarkia irakurri (3); ohar eta iragarkietan (5); publizitate iragarki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus