Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iragarle 1 izond/iz iragartzen duena.

Aurki ezagutu nuen harengan mezulariaren figura, arimak gidatzen dituen Merkurioarena edo, nahi bada, aingeru iragarlearena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 90. orr.

Aztien bezero sarria zen eta amets iragarlerik ere izaten zuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 159. orr.

Aurrena, zeinu iragarleak egoten dira. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 241. orr.

Alkatearen bulegoan sartutakoan, beraz, bere susmoak beltzak ez ezik, lainotsuak ere baziren; ekaitz iragarle inondik inora. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 182. orr.

Garondoraino iristen zitzaion halako hotzikara bat sentitu zuen, balizko zorabio baten iragarle. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 227. orr.

Gorpua belzten hasia zen, heriotzaren kiratsaren iragarle. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 303. orr.

Zirru-kumulu multzoak mirets zitzakeen, eguerdi aldera masa borobilago batean biltzen eta arratsaldean itsasotik altxatzen zen haizeari esker berriz barreiatzen, etzirako eguraldi onaren iragarle xume. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 133. orr.

· Da Ruak bazekien Sirenen kanta heriotza iragarle dela beti. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 64. orr.

Maitagarri herio-iragarlea desagertarazi zuen sorginak erbi-ezpaina zeukan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 249. orr.

Berri ez dakit pozgarri edo zorigaitz-iragarle hura. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 15. orr.

Ba al dakizu ardiak eguraldi-iragarle ezin hobeak direla? Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 52. orr.

· 2 iz etorkizuna iragartzen duen pertsona.

Abeslaria hegan doanean, albiste onen iragarlea da eta ez du gezurrik esaten... 19863

Sineskerietan erraz erortzen zen gizona izanik, iragarle eta aztiz inguratu zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 32. orr.

Orduan, Haliterses Mastorida zaharrak hartu zuen hitza; iragarlea zen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 15. orr.

Iragarle-begi zorrotzez, horra aitaren eskuak idatzia semearen etorkizuna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 329. orr.

Iragarle zaharrei, eguraldi-gizon eta emakumeak hartu die tokia. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus