Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diziplina (orobat disziplina g.er. eta lizifrina) 1 iz ordena atxikitzeko arauen multzoa; arau horien araberako jarduera.

Kanpalekuko diziplina guzia haren eskuko zen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 90. orr.

Gizakiei arau komun bat, diziplina bat, antolamendu bat eman ahal izateko, fedea behar da, ilusioa. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 186. orr.

Bere mezu-hartzaile kristauentzat honela jarraipide gisa diziplina militarra gomendatzean, Klementek ordena ezarri nahi zuen Elizan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 83. orr.

Estrategiaz aparte, hoberena kasu hauetan jarraitasuna eta diziplina dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 362. orr.

Kazetaritzak teknika eta diziplina ematen dizkio idazleari. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 207. orr.

Pilulak eguneroko diziplina eskatzen du, hartzea ahaztu ez dezagun. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 94. orr.

Büchenwald-eko esperientzia genuenentzat, Dachau-ko bizia jasan zitekeen, bai eta diziplina ere. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 122. orr.

Gure bizitzan aurreneko aldiz, kolegioko diziplina estuaz at genbiltzan. ezin zuen jasan udalekuaren ardura zuten mojen diziplina itsua. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 135. orr.

Diziplina atxikitzeko eginen zuten hori. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 76. orr.

Argi dago Argentinan diziplina handiz ezarri zirela Washingtoneko adostasunaren hainbat errezeta. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 322. orr.

Toki honetan diziplina oso zorrotza gordetzen zen gauza guztietan, bai isiltasunean eta lanean, bai Erregelako gainerako arauetan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 291. orr.

Beraz diziplina pixka bat izan behar dugu guk ere... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 27. orr.

Bi gauza horiek batera egiteko nire gaitasuna eta diziplina benetan miresten zituen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 183. orr.

Denbora dezente egin nuen hitz egokienak paperera ekartzen, hasieran Elsbethi idatzi nahi niolako eta gero diziplinaz gehiago beste ezergatik baino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 166. orr.

Erabakiak diziplinaz onartzen zituen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arazoen egoera honetan, haurrak sortzea ez litzateke jada senar-emazteen arazo pribatua izango eta nonahiko diziplina-botere inpertsonal baten ardura publikoa izango litzateke. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 393. orr.

Hau bai diziplina eredu miragarria! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 127. orr.

Hitz batean, beraien biziera diziplina-ispilu izatea nahi zuen gainerakoentzat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 396. orr.

Diziplina-gabezia tipikoa erakutsi zuten enperadoreagana iristeko erraztasunaz abusatzean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 228. orr.

Ikasleen diziplina faltak minduta eta etorkizun hobearen bila, Milanen erretore plaza lortu zuen. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina). Mendebaldeko gizakiak "Erdi Aroko" kristau-diziplina galdu izana, ez Jainkoari, baizik eta bere buruari eskertu zionean hasi zen bere modernotasuna. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 462. orr.

4 jakintza adarra, irakasgaia; kirol jarduera-mota.

Garbi dago historiaren gisako diziplina bat existitzen denetik dokumentuak erabili izan direla, eurei galderak egin zaizkiela, eurei buruz galderak egin direla. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 13. orr.

Ez dago, beraz, norbere buruaren ezagutza osatuko lukeen ezein Psikologia arrazionalik irakaspen gisa, baizik diziplina gisa besterik ez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 157. orr.

Era horretan dialektika deritzon diziplina guztien diziplina sortuz. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 80. orr.

Askotan, nahastu egin ohi dira filosofia diziplina gisa eta filosofiaren historia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 16. orr.

Arkitektoaren zientzia diziplina anitz eta hainbat eratako ezagutzaz jantzitako zientzia da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 390. orr.

Ezagutza aztertzen duen diziplina filosofikoa da epistemologia. ideia erromantikoek diziplina ugari ukitu zituztela, geografia eta filosofia, kasu, eta ez bakarrik hasierako arlo estetikoak, artea edo literatura. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 103. orr.

Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da: metafisika da erroa, fisika enborra, adarrak zientzia espezializatuak (mekanika, fisiologia, psikologia) eta fruituak diziplina praktikoak (teknika, medizina, etika). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 78. orr.

Gerraren diziplinan hezteko ahaleginak egin nituen. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 85. orr.

Somarribak bi diziplinak korrituko ditu, erlojupekoa eta errepidekoa. Berria - Kirola   2004-09-21

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ongiari eta gaizkiari buruz ari garelarik, auzi hau moralaren diziplina alorrekoa dela ez dut uste inork zalantzarik egingo duenik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 93. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Antzin Aroko pentsamenduan jakite-diziplina nagusia ontologia zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 89. orr.

Teologia deituriko buru-diziplina berriaren arabera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 116. orr.

Uztaritzen futbolean, eta Joko Olinpikoen atletismo diziplinetan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 105. orr.

Filosofiaren osotasun guztia izendatzen duen filosofi diziplina baten errotulua ere bada. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 7. orr.

7 penitentzia; zigorra.

gogor hilduratzen zuen bere burua barauez, diziplinaz, negar-malkoz eta otoitz eginez gau eta egun. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 999. orr.

Bere etsenpluaz argi utziz haragi menderakaitz eta alferra etengabeko diziplinaz eta probetxuzko ekintzaz hezi behar dela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 768. orr.

Karitateko Ahizpa batena bezalako diziplina eta buru-ukatzearekin, argaltzeko dieta egin eta ia zeukan pisuaren bosten bat kendu zuen ezkondu osteko lehenbiziko urtean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 48. orr.

Ahitua eta gorputzez guztiz birrindua egonik ere, ez zen sekula gelditu bere perfekzioaren ibilbidean, eta ez zuen arindu ere diziplinaren laztasuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 411. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik diziplinario.

Batzorde horren eginkizuna izango da diziplina-neurriak hartzeko oinarririk ba ote dagoen erabakitzea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 55. orr.

Usaian, diziplina zelaian lau aste egon eta oraino bizi zirenak laneko komando batetarat igortzen zituzten. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 123. orr.

Lurie irakaslearen aurka egindako salaketak ikertzen ari den diziplina-batzordeak ez zuen atzo deus ere esan emango duen epaiaz. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 75. orr.

Espainiako Piraguismo Federazioko Diziplina Batzordeak zigorra bere hartan mantentzen du. Berria - Kirola   2004-08-11

Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak Racingi puntua kendu zion. Berria - Kirola   2004-11-19

1940an [...] Soldadu Langileen Diziplina Batailoiak sortu ziren. Jokin Urain   «Errotarria» - 39. orr.

Diziplina Batailoiko indarrak kanposantuko hormen luzeran lerrokaturik ziren. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 256. orr.





hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoimen hutsaren diziplina (7); arte diziplina (6); bere diziplina (4); beste diziplina (8); bi diziplina (4); da diziplina (3); den diziplina (6)

diziplina anitzeko (4); diziplina apur (4); diziplina apur bat (4); diziplina arauak (3); diziplina arteko (5); diziplina artekoa (3); diziplina bat (14); diziplina batailoietan (8); diziplina baten (6); diziplina batzordea (3); diziplina batzordeak (47); diziplina batzordeak atzo (3); diziplina batzordeak ez (3); diziplina batzordeak hartu (3); diziplina batzordeak lau (4); diziplina batzordean (4); diziplina batzordearen (12); diziplina batzordera (4); diziplina behar (7); diziplina berri (4); diziplina da (4); diziplina eta (23); diziplina ez (3); diziplina gisa (4); diziplina guztien (3); diziplina handiarekin (3); diziplina handiz (5); diziplina hau (4); diziplina hautsi (5); diziplina hori (5); diziplina horietan (3); diziplina horretako (3); diziplina horretan (11); diziplina militarra (4); diziplina ongia (3); diziplina oro (3); diziplina orotan ondo (3); diziplina zorrotza (10); diziplina zorrotza eta (4)

duen diziplina (5); dute diziplina (3); edo diziplina (6); espainiako kirol diziplina (14); eta diziplina (57); eta diziplina horretan (3); federazioko diziplina (4); federazioko diziplina batzordeak (4); filosofiaren diziplina (3); hutsaren diziplina (7); kirol diziplina (30); kirol diziplina batzordeak (16); kirol diziplina batzordean (3); langileen diziplina (7); langileen diziplina batailoietan (6); soldadu langileen diziplina (7); zen diziplina (4); zuen diziplina (5)

cross diziplinan (3); den diziplinan (3); diren diziplinetan (3); diziplinak eta (3); diziplinako batzorde (3); diziplinen arteko (7); eta diziplinaz (3); half pipe diziplinan (5); inolako diziplinarik (3); kirol diziplinako (4); kirol diziplinako batzorde (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus