Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irakurgela iz irakurtzeko prestaturiko gela. ik irakurketa 5.

Liebknecht liburutegiko irakurgela apal hau betetzen doa. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 325. orr.

Hori da, beraz, sukaldea, eta hori Van Daan senar-emazteen logela, denon egongela, jangela eta irakurgela. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 36. orr.

Ezker aldean egon behar zuen irakurgelak, beheko solairuko komunaren ondoan. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 84. orr.

Irakurgelara igo naiz, lehenengo solairura. Txillardegi   «Labartzari agur» - 96. orr.

Bi orduz aritu naiz lanean irakurgelan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 64. orr.

Atsegin du arratsalde-hondarrean irakurgelan izaten den isiltasuna. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 19. orr.

-Ez gara oraindik irakurgelan izan, eta ez dakigu etxeko zein aldetan dagoen. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus