Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

irazgaitz 1 izond ura edo beste isurkari bat igarotzen uzten ez duena.

Itsasoan erabiltzen den […] txano irazgaitza. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 130. orr.

Baina alde batera bakarrik da irazgaitza larruazala, ez bi aldeetara; izan ere, gorputzaren azaletik ur asko galtzen da izerditzean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 68. orr.

Benetako jantzi irazgaitz baten gisa funtzionatzen dute ezkatek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 198. orr.

Malgua, arina eta bikainki irazgaitza baita [polietilenoa]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 189. orr.

Teilak alkaternaz margotu zituzten, irazgaitz egiteko inondik ere. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 126. orr.

2 irud

Eta ontzat ematen da, gainera, komunitate horiek nahiko irazgaitzak direla, normalean entzuten duten hizkera bakarra tokian tokiko hori dela. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus