Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iberiar 1 izlag Iberiakoa, Iberiari dagokiona. ik iberiko, ibero.

Judu-diasporak Iberiar penintsulan izandako historian. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 201. orr.

Sefarad deitzen zioten iberiar penintsulari. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 144. orr.

Iberiar deitu penintsulan, %17ra oxta-oxta iristen omen ziren alfabetoaren berri zutenak orduan. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 27. orr.

Andaluziako gudu-zelaietan andaluziar musulmanek eta mugaz harantzagoko ibe[r]iar kristau-barbaroek batzuetan kidetasun handiagoa sentitu zuten elkarrekiko iberiar kristauek Pirinioez harantzagoko erlijiokideekin edo iberiar musulmanek Ipar Afrikako erlijiokideekin sentitu zutena baino. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 221. orr.

Ez da batere zaila iberiar monarkiek babesturiko espedizio ugarien atzean italiar merkatarien arrastoa bilatzea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 28. orr.

Sukaldaritza iberiarra zabarra dela eta ardoek ez daukatela Borgoña edo Chablis baten bouquet landua, esanen didate «ahozuriek». Berria - Kultura   2004-12-26

Europako ugaztunen artean katamotz iberiarraren egoera da bakarrik bisoiarena baino larriagoa. Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Urdaiazpiko iberiarrak ez duela sarbiderik EEBBtan. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 57. orr.

· 2 iz erromatarren aurretik Hispaniako sortaldean eta Galiako hegoaldean bizi izan zen herriko kidea.

2500 urte Jesus aitzin, iberiarren eremua Languedoc-eko Herault ibaian hasten zen eta Mediterraneoa segituz hegoaldera, gaurko, Andaluziaraino heltzen. Herria   2001-10-25

Akitaniarrak bai itxuraz eta mintzairaz, galiarretaz desberdinak direla, bainan eite dutela iberiarrekin. Herria   2001-11-01

Ba ote dakigu zuzen nolako euskara mintzatzen zen iberiarren garaian [...]? Herria   2001-10-25

3 Iberiar penintsulako herritarra.

Iberiarren artean erabiltzen dugun portoñola -portugesa eta espainoalaren arteko mistura- ez baitakigu nori egiten zaion ulergarri eta nori ez. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iberiar penintsula (8); iberiar penintsulako (10); iberiar penintsulan (13); iberiar penintsulara (3); iberiar penintsulatik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus