Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gozakaiztu, gozakaitz/gozakaiztu, gozakaitzen (orobat gozagaiztu g.er.) 1 da/du ad gozakaitz bihurtu.

Gaur, egoera izugarri hau jasaten bi urte daramadanean, zinez diot sartu nintzenean baino mila aldiz gaizkiago nagoela, nire izaera garraztu eta gozakaiztu egin dela, nire odola mila aldiz beroagoa dela, nire burua mila aldiz gaiztoagoa. Ematen zuen ez zuela gu gozakaiztu arteko onik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

Ez daki zergatik, baina gozakaizturik sentitu da Yolo hirugarren kapitulu hau irakurtzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.

Besarkatzen ninduten eta uzten ninduten gozagaizturik eta atsegintasun moko bat ere gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

2 ahotsa edo musika-tresna bat doinu egokitik atera.

Jo dezagun pianoaren soka bat gozakaiztua dagoela: pianoa jotzen dugun bakoitzean nota faltsu bat aterako da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus