Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dedikatu, dedika, dedikatzen [93 agerraldi, liburu 31 eta 39 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.493 agerraldi;] 1 da ad aipatzen den egitekoan ari izan edo jardun.

Botere txiki baten jabe izatearen plazera, okerreko negoziora dedikatu ez izanaren segurantzia, konpetentziak ematen duen adrenalina, egun batzuetako izartxo izatearena, idazleez gain eurak ere hor direla erakustearena... Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 39. orr.

Ordutik aurrera, buru-belarri dedikatuko da bere obretara, bere mendekura. urre bila etorritako asko indio ehizara dedikatu ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 25. orr.

Batzuek politikara dedikatzeko gomendatu zioten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 92. orr.

Truman Capotek oso ahots fina omen zeukan eta akaso horregatik dedikatzen zen idaztera. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 55. orr.

Bada, niri, globalizazioaren garaian, [...] asko gustatzen zait dirua irabazteari uko egin eta hitz egitera dedikatu nahi duen gizonaren istorioa. Pako Aristi   «Note book» - 31. orr.

Europan zehar bira bat egin zuenean ikusi zuen argi, lehen aldiz, musikara dedikatu nahi zuela. Berria - Kultura   2004-02-07

Jakin izan banu, erlojugintzara dedikatuko nintzatekeen. Berria - Harian   2005-02-11

"Pobreen" edo "zapalduen" alde jartzen da (alde dagoen pertsona bat izatera dedikatzen da, bere pertsonaren sinadurarekin besterik ez bada ere). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 38. orr.

· 2 du ad eskaini, opa izan. (norbaiti)

Bada, ipuin batzuk idatzi, beste batzuk garbira pasatu, ilustrazioak erantsi, azal gogorra jarri, liburua osatu, eta nebari dedikatu nion. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 78. orr.

Han bizi izandako PNVko bi emakume historiko elkarrizketatuak nituen, Politxene Trabudua eta Balendiñe Albisu, eta euren liburu bana, dedikatua, oparitu zidaten. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 16. orr.

Baina ez pentsa urduri jarri zenik, bai zera, bere irribarrerik lasaiena dedikatu zidaan. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 57. orr.

Frédéric Mistrali dedikatutako oroitarriaren paretik pasatzen naiz Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 140. orr.

3 (zerbaiti)

Bere kontakizunaren zatirik handiena Alemaniako misioari dedikatua dago, eta bereziki Saxoniako probintziako gorabeherei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1114. orr.

Orson Welles amerikar filmagileari dedikatu zioten artikulua ikusiz, irriz hasi zen. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 39. orr.

Euskal kulturari dedikatua dagoen denda famatu horretan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 17. orr.

Komunikazioa gure giza jarduera ia guztietan presente dagoen egitatea izanagatik, apenas dedikatu diogu inoiz une bat, tarte bat, berori aztertzeko edota hobetzeko. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 92. orr.

Bizitzako proiektu apetatsuenari dedikatzen zizkion ahal zituen egun guztiak. Josu Landa   «Odolbildua» - 42. orr.

Norberaren bizitza intelektualean psikoanalisiari gehienez zortzi (8) minutu dedikatu behar zaio. Berria - Harian   2006-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dedikatu nahi (4); dedikatu zion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus