Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igarpen 1 iz igartzea, asmatzea.

Geroa igartzeko ahalmena ematen zion espiritu batek hartua zen, eta bere igarpenen bidez irabazi ederra ematen zien nagusiei. Elizen arteko biblia   Eg 16,16

Orakulua eta igarpena, bada, gizakien eta jainkoen arteko komunikabidetzat baliatzen dira, baina jainkoen ondare dira betiere. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 18. orr.

Nekatuta balego bezala hitz egin du: -Hitz horietan zegoela orakuluaren igarpena. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 22. orr.

Iragarpena a posteriori da igarpen -"ene, asmatu ere, asmatu egin zuen!"-. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 9. orr.

Ez da aztikeriazko igarpenik, ez eta madarikazio-hitzik, Israelen kontra balio duenik. Elizen arteko biblia   Zen 23,23

Igarpenak egiteko dira harriak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 64. orr.

Sybill Trelawney, Igarpeneko irakaslea -irakurri zuen Harryk-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 86. orr.

Atzo, Igarpeneko azterketa egiten ari nintzela, Trelawney andereñoa oso... oso arraro jarri zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 343. orr.

Gure lehenengo Igarpen-eskola izan dugu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gogoak eman, eta han doa; unea iritsirik, alferrik dira azti-igarpenak eta zori-asturuak; teoria huskeria da eta bidean zehar ikasten da; besteen esperientziek ez dute ezertarako balio; nork bere burua neurtzea, horixe da funtsezko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 52. orr.

Baina beltzean beltz iragartzen zituen Merlinen aurre-igarpenak, eta Sibilarenak, eta Joachim abadearenak, zeinak Figuren Liburuan baitatoz. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 77. orr.

3 iragarpena.

Izan ere, eguzki sistemari egindako argazkiek bere igarpenak berretsi zituzten. Berria - Harian   2005-02-11

Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira, erdiminetan dagoen emakumearen irudipenak bezalakoak. Elizen arteko biblia   Si 34,5

Horrelako igarpenetan ez dut huts egiten. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 187. orr.

Hain da handia, oro har, zientziaren igartze-ahalmenean dugun ustea, ezen azti eta ezkutu-ikusleek ez baitute eskrupulurik "zientifiko"tzat saltzeko beren igarpenak, hobeki beitatzeko bezeroak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus