Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anaiatxo iz anaia txikia.

Anaiatxoak biaoa egiten duen bitartean, Vishnu beste haurrak bilduak dauden tokira doa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Handik pixka batera emakumeak irten ziren, biak bakarrik, azkenaldi hartan Ostolazari ilehoriek anaiatxoa asaldatzen ez ziotelako seinale.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

Ekintza bateratu eta trinkoetan behar dira bildu, ez, zuk nahi duzun bezala, lehendabizi zure anaiatxoa eskolatik itzuleran geletan zehar itzal bat balitz bezala ibiltzen ikusi, ate ostean ezkutatu eta asmo bat pentsatzen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 126. orr.

Ondorioztatu genuen nikela burdina dibalentearekin batera zihoala beti ere, bikario batek bezala ordezkatzen zuela, itzal ilaun bat bezala jarraitzen ziola noranahi, anaiatxo txiki-txiki bat bezala: ehuneko 0,2 nikel, ehuneko 8 burdina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

-Anaiatxo, ikusi al duzu borroka? -galdetu zion Fionnek Oisini, Branek aurpegia miazkatzen zion bitartean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus