Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igerika 1 adlag igerian.

Urpean igerika, Mikel Strogoff kaian lehorreratu zen Nadiarekin batera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 446. orr.

-Badakizu, zuk, igerika? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 21. orr.

Setiatuen artean guti ziren igeri zekitenak eta nik igerika trabeskatu nuen Ihuri ibaia, Maitiaren zuberotarren gezien artean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 208. orr.

Emeki igerika aritu ziren eta prestuki uretik atera. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 225. orr.

Ezin zituen begiak saihestu [...] irria ezpainetan igerika eta kokotsa esku ezkerrean bermaturik hari beha zegoen emazte gaztearengandik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 83. orr.

Nor zegoen mahaiaren beste aldean epaileei aurre egiten eta munduaren itsasoan hondora joan gabe igerika zekiela erakusten? Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 114. orr.

· 2 iz igeri egitea. ik igeriketa.

Igerika: Munduko xapelgoak jokatzen dira Montreal hirian. Herria   2005-08-04

Neskak dira hoberenak igerikan. Herria   2005-08-04

Igandean igerika bataioak proposatuak dira Hendaian, Irandatzeko igerika lekuan. Herria   2002-10-10

Txupinazoa, Buruhandiak, Antzerkia, igerika frogak, marrazki lehiaketak. Herria   2001-09-20

Igerikari taldean: Patxi Elichagaray. Herria   2005-01-13

Itsasorat eta mendirat ateraldiak, igerika ikaste, ekintzak ingurumenaren inguruan, "rafting" eta "surf" iharduerak. Herria   2003-12-18

Donibane Lohizunen, larunbat goizean egin dute halere Errepublika egunean beti egiten den igerika zoin-gehiagoka. Herria   2001-07-19

Igerika zaintzalek lan anitz. Herria   2003-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus